Kezka kostera
Esana daukat aurretik ere nire buruaz kezkatzen hasita nagoela. Kristau ez ote naizen bihurtzen ari, edonondik kristorenak entzun eta ikusten ditudalako. Kristo holakoak! Bada, kezka hori gutxi izan ez eta hara! Metatzen ari zaizkit bestelakoak ere, oraingo garaia nire buruan kezka kostera balitz bezala. Amen! Horra, kasurako, Estatu Batu zer haietako emaitzak. Beldur naiz ez ote naizen demokratago bihurtzen, eta errepublikano gutxiago… koloretan esanda, urdinago eta gorri gutxiago! Ni neu, arrazoimena kudeatzen dudanetik gorrizko errepublikaren alde egin duen euskaldun hau berau! Orain urdinezko demokrata? Ama!, ulertzen ote nauzu? Bai? Bada, azaldu niri! Ez, ez zait erraza egiten ozeanoaz bestaldeko hura alde honetako begietatik irakurtzea. Beharbada, Pisa txostenarena egia da, ez dakit irakurtzen. Beharbada horrexegatik idazten dut. Neuk jakingo banu sikiera!
Buruari galdera berriak egiten segitu bitartean, natorrela kontinente zaharreko gure txokora. Kanpainan gara sartuak, hautes-kontuetan. Aurrekontuak eta hauteskundeak batera, kostera berrian. Eta nire burua bor-bor, eta oraingoan ez da beroketa globalagatik. Kontuak atera, lehengoan herri batetik pasatu eta horra! KZ gunea ikusi nuen plaza bazterrean. KZ? Harrituta utzi ninduen, zeharo. Ez nuen, bada, pentsatu Kopeta Zabala ezker konfederal horren hauteskunde egoitza izan zitekeela? Lerdo honelakoa! Eta errealitatera bueltatu nuen burua, errealitatea ulertzeko nire modura, jakina. Artxandako tunela itxi izanak kristoak sortu ditu zirkulazioan; Belatekoa gogoan. Bada, bai, tunelean sartzea ezin da hartu azalekoa saihesteko ihesbide. Are gutxiago krisien kosteran. Tunel barruan ikusi ahal duzun argia zugana abiadura handian datorren trenarena izan daiteke. Kontuz ibili. Eta animatu bozkatzera.

«Komunitate sektarioetako egiturak oso maiz aurkitzen ditugu gurean»

Manifiesto plural contra el fascismo con llamada a salir a la calle y a votar

David Fernàndez suma a EH Bildu su experiencia política y activista

«Gehiago kuestionatu dut dena erori naizenean gauzak ongi joan direnean baino»
