Oholtzatik harago
Agur esan barik” deitu zion Gatibuk bere azken birari. Izenak berak badu zerbait paradoxikoa: agur bat iragartzen zuen, baina agurra bera ukatu egiten zuen. 2025ean eman zuten azken kontzertua Gatibuk, eta Jabi Elortegi zuzendariak taldearen ibilbideko azken urtean bildutako irudiak baliatu ditu izen bereko dokumentala osatzeko. Elortegik zaleentzako elektrokardiograma moduko bat marraztu du, talde baten bihotzaren azken taupadak neurtzen dituen aparatu zinematografikoa.
Bira baten kronika hutsetik harago, filmak denboraren joanaz, eraldaketa pertsonal eta kolektiboaz, heldutasunaz eta, batez ere, agur esaten ikasteaz hitz egiten du. Haimar Arejita gitarra-jotzaileak dokumentalaren hasieran aipatzen du: «Zenbat taldek irauten dute 25 urte?». Galdera horrek, nolabait, film osoa zeharkatzen du.
“Agur esan barik” dokumentalak oholtzatik harago ere begiratzen du. Boisera egindako bidaia, autoan gidatzen doazen uneak, abesti jakin batzuen atzean dagoen sormen-prozesua eta kanta horien eragina -“Euritan dantzan”, “Musturrek sartunde”, “Urepel”...- eta, jakina, azken kontzertuaren irudiak dira dokumentaleko unerik politenak. Une horietan, kamera bera ere taldekide bihurtzen da.

Emateko beldurrik gabe, Ibarzabal hegan Gasteizen

Iñaki Esnaola: «A mi edad he visto tantas olas... EH Bildu está haciéndolo bien»

EH Bildu al alza y PNV a la baja, uno de los pocos consensos demoscópicos

El lehendakari y la consejera vulneraron la ley en el acto del Topo, según la Junta Electoral
