Amaia U. LASAGABASTER
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala

Defentsako sendotasuna, erregulartasunaren oinarrian

Levanteren golak soilik dira Realarenak baino errentagarriagoak. «Iazko eboluzioari jarraituz, taldea maila polita eskaintzen ari da», dio Ane Bergarak.

Garaipenik ez dago golik gabe, baina ehun futbolaritik ehunek esango lukete arrakastaren oinarria defentsa sendoa izatea dela. Une zehatzetan aurrelarien trebetasuna erabakigarria den arren, epe luzera begira atzelarien indarra da erregulartasuna lortzeko giltza.

Realaren jokoa izan liteke horren eredu garbia. Arrazoi gehiago ere badira, baina datu hutsen irakurketa eginez, argi dago atea hobeto babesten hasi denetik bere ibilbideak nabarmen egin duela gora. Txuri-urdinek, izan ere, ate aurreko aukerak oraindik ere kostata aprobetxatzen dituzten arren, talde onenen multzoan kokatzea lortu dute. Lorpen horren atzean defentsako lana dago, Levanterekin batera, Ligako golik errentagarrienak Realarenak baitira. Gol bakoitzarekin 1,42 puntu lortzen ditu talde txuri-urdinak.

Aldea nabarmena da, iazko zenbakiekin konparatuz gero. 30 jardunalditatik 7 besterik ez zituen amaitu Realak golik jaso gabe. Aurten, ordea, bost norgehiagoka bete ditu dagoeneko bere atea hutsean utzita, bederatzi besterik jokatu ez direnean, eta dagoeneko sailkapenaren goialdeko aurkari gehienen kontra lehiatu da, gainera.

Halere, inflexio puntu bati buruz hitz egin baino, «eboluzioa» aipatu du Ane Bergarak. «Iazko bigarren itzulian ere nabaritu zen. Lehenengoak asko markatu gintuen eta egoerari buelta ematea ezinezkoa suertatu zitzaigun, baina jokoari eta emaitzei dagokienez, lehen itzulitik bigarrenera eboluzio bat egon zen. Eta lan berberari ekinez, orain beste urrats bat egiten ari gara eboluzio horretan».

Horri esker, aurreko denboraldian ezkortasuna bultzatzen zuten faktore guztiek baikortasunari zabaldu dizkiote ateak orain. «Bai, egoera baikor izateko modukoa dela uste dut -esan du atzelari beratarrak-. Taldea gustura dago, zortzigarren postuan gaude, hasiera zaila gainditu eta gorantz egin dugu; partida guztietan, beharbada Bartzelonan kenduta, taldea maila polita ematen ari da. Une batean edo bestean zorte apur bat falta izan dugula uste dut, baina orokorrean gauzak horrela egiten jarraitzen badugu, baikor izan gaitezkeela uste dut».

Eboluzio horretan garrantzi handia izan du defentsan izandako hobekuntzak eta, «futbolean arlo guztiak landu behar» direla azpimarratu duen arren, argi dago Bergara, atzelaria izanda, bereziki pozik dagoela txuri-urdinak eskaintzen ari diren mailarekin. «Talde osoak eraso eta talde osoak defendatu egiten du; kasu bietan talde lana da -gogorarazi du-, baina argi dago bakoitzaren lanak bere berezitasunak dituela eta, azkenean guztiok garaipena xede izan arren, nork bere arloari jartzen diola arreta handiena. Nire lehenengo helburu orokorra, adibidez, garaipena da, baina hurrengoa, golik ez jasotzea da. Eta, ildo horretan, egia da oso gustura nagoela egiten ari garen defentsa lanarekin». Are gehiago, lan horrek taldeari eskaintzen diona kontuan hartuta. «Finean, garaipena gertuago daukazu golik jasotzen ez baduzu eta, gutxienez, puntu bat ziurtatuta daukazu atea hutsean utziz gero -esan du jokalari nafarrak-. Gainera, sendotasun horrek taldeari nolabaiteko fidagarritasuna ematen diola uste dut, konfiantza handiagoa, erregulartasuna... garrantzitsua da».

Inportantea, baina ez nahikoa. «Noski. Maila polita ematen ari gara, baina beti daude konpondu beharreko akatsak. Dena irabaziz gero ere, egongo lirateke -dio barrez-. Horretarako lan egiten dugu eta eskaini dezakegun maila onenera oraindik ez garela heldu uste dut. Hurbiltzen garen heinean, sustotxoren bat emateko gai izango garelakoan nago».

Hobetu beharreko alderdien artean etxetik kanpoko partidak egongo lirateke, Realari «kalitatezko saltoa» emateko falta zaiona. «Beti esaten da etxeko partidak aurrera atera behar direla eta kanpokoek kalitatezko saltoa, erabateko aurrerapausoa, emateko aukera ematen dizutela. Eta hori da gure asmoa, etxetik kanpo ere sendo aritzea, irabaztera irtetea, lehen minututik garaipena bilatzea espekulatu barik... Eta lortzea, noski».

Jauzi hori emateko ahalmenik baduen erakutsi beharko du igandean Bergararen talde ohiaren aurka. Ohikoa baino Espanyol ahulagoa, «baina talde gogorra izaten jarraitzen duena. Eta bere zelaian, gogorragoa. 90 minutuan kontzentratuta ez bagaude, akabo. Indartsu, anbizioz eta kontzentratuta aritu behar dugu partida osoan zehar, emaitza on bat ekarri nahi badugu», nabarmendu du Bergarak.

La semana

Frenazo. Ninguna de las tres máximas goleadoras ha marcado esta semana, aunque la cabeza de la clasificación se mantiene igual. La lidera Sonia (Barcelona) con 12, seguida por Erika (Athletic) con 11 y Rivi (Granada) con 9. Lo ha aprovechado Mari Paz (Valencia), que empata ya con Rivi.

Fichaje. De lujo. Natalia de Pablos regresa al Rayo Vallecano -aunque probablemente volverá a marcharse en primavera- tras su excepcional experiencia con el Bristol, con el que concluyó la WSL en la segunda plaza. Además, fue incluida en el once ideal de la temporada en el torneo inglés.

Televisión. El Athletic-Barcelona será ofrecido en directo por GolTV, aunque se disputará el domingo (12.00) en Lezama.

Internacionales. Cuatro jugadoras vascas estarán en los clasificatorios para el Mundial que enfrentarán a España con Rumanía y República Checa este mismo mes. Leire Landa regresa a la lista para acompañar a Ainhoa, Irene y Eli Ibarra.

Sub17. Nahikari García (Añorga) y Maite Oroz (Osasuna) disputarán con la selección española el Europeo sub-17 entre el 26 de noviembre y el 18 de diciembre. Además del título, también se pondrán en juego los tres billetes para el Mundial de Costa Rica, que se disputará en marzo. Allí estará México, protagonista de la campanada del Premundial de la CONCACAF, al eliminar a Estados Unidos en la semifinal y Canadá en la final, en ambos casos en la tanda de penaltis. La selección canadiense acompañará a la tricolor en Costa Rica.

Segunda. Octava jornada y octava victoria para el Pauldarrak, que se impuso al Abanto (4-2). El Athletic B, sin embargo, no pudo con el San Ignacio (2-2), con lo que el Pauldarrak eleva su renta a los seis puntos.

Libertadores. Sao Jose recuperó la corona, tras imponerse en la final al Formas Íntimas colombiano (3-1), pese a acabar con diez. Colo Colo, anterior campéon, fue 3º y el Mundo Futuro boliviano 4º. Su jugadora Maite Zamorana fue la máxima goleadora del torneo (7).