BAIONA

Plantouneko etxe okupatua beharrean den familia bati utzi nahi diote

Plantouneko etxe okupatuaren sostengu komiteak adierazi duenez, irailaren 12ko okupatzaileen delegazioaren, Baionako Herriko Etxearen eta Sud Atlantic-en arteko bileraren ondotik, «mintzaideak elkar hurbiltzea» da bere xedea, «etxe okupatua beharrean den familia bati uzteko, hitzarmen legal baten bidez». Nabarmendu duenez, «proiektu eta irtenbide franko» plazaratu dituzte eta esperientzia «poliziaren interbentzio bortitz batekin bukatzea adostasunari atea hestea litzateke». Bi bilkura ireki eginen dituzte: gaur , 19.00etan etxe okupatuan, kanporaketa mehatxuari nola aurre egin hausnartzeko; eta abenduaren 3an, Baionan, langile sozial eta karrikako hezitzaileekin kolektibo bat nola osatu erabakitzeko.