Amaia U. LASAGABASTER
2.B MAILA Amorebieta

«Lenizen konfiantzak indarberritu nau»

Minutuak eta golak lagun, futbolarekin gozatzen ari da Mikel Orbegozo Zornotzako taldean.

Ohiko harrobien borrokari kapitulu berri bat gehituz, Mikel Orbegozo fitxatu zuen Athleticek orain dela bi urte. Aurrerapauso nabarmena aurrelariarentzat, Bilbao Athleticen fitxarekin heldu arren lehen taldea baitzeukan jomugan.

Baina azpeitiarrak mendebalderantz jotzen zuen heinean, zorteak beste norabide bat hartzea erabaki zuen. Uda hartan goitik behera aldatu zen talde zuri-gorriaren zuzendaritza eta kirol estruktura, eta Orbegozok ez zuen denboraldi-aurrea egiteko aukera ere izan. Lezaman bertan ere bere ibilbidea laster amaitu eta Tarragonara jo zuen denboraldiko bigarren zatian. Baina bai Nasticen, baita iaz ere Riverren, Zubietan golak palakadaka sartutako jokalariak oztopoz beteriko bidea aurkitu zuen. Denboraldi berriarekin ziklo berri bati ekin dio eta, topikoak dioen bezala, badirudi hirugarrenean asmatu duela.

Minutuak eta gola lagun, Orbegozo futbolarekin disfrutatzen ari da berriro ere. Eta horren guztiaren oinarrian, «entrenatzaileen konfiantza» dagoela azpimarratu nahi du. «Ez dakit portzentajeetan konfiantzak zehazki ze nolako garrantzia duen errendimenduan, gainerako faktoreak ere kontuan hartu behar direlako, baina argi daukat handia dela. Eta horregatik bihotzez eskertzen diet Iñaki Leniz eta Ibon Telletxeari nigan jartzen ari diren konfiantza. Indarberritu nau».

Izan ere, aurreko urteotan izan ez dituen aukerak lortu ditu Amorebietan, baita etekina atera ere. Hamaikakoan ohikoa, sei gol sartu ditu dagoeneko eta honakoa dio: «Gehiago sartzeko konfiantzarekin nago. Horrek ez du esan nahi orain hain ona naizenik, baina lehen ere ez nintzen hain txarra. Azkenean futbolean faktore asko daude. Batzuetan zure alde jokatzen dute eta besteetan kontra. Oraingoan aukera polit bat dudala uste dut eta aprobetxatu egin nahi dut, iraganean gertatutakoan gehiegi pentsatu barik».

Ez eta etorkizunean ere, datorren uda garrantzitsua izan daitekeen arren, Athleticekin duen kontratua ekainean amaitzen baita. «Ez diot buelta gehiegi ematen; etorri behar dena etorriko da. Egia da ez dudala oso erraza ikusten bertara bueltatzea, bizitzan ezinezkorik ez dagoen arren -onartu du-. Baina nire adinarekin ez daukat lekurik bigarren taldean; lehenengoan jokatzeko izan beharko litzateke beraz, eta errealista izanda, nahiko zaila ikusten dut». Are gehiago, egungo lehia ikusita. Bilbao Athleticen Guillermo eta Guarrotxena golarekin harreman gozoa mantentzen ari dira aurten, eta atzetik Iñaki Williams ere indartsu dator. «Beharbada, ez didazu sinetsiko, baina pozten naiz, lehia ona da beti denentzat. Baita hainbeste jokalari euskaldun golegile nagusien artean ikusteaz ere. Jito geldiezin dabil, baina atzetik badago multzo eder bat, Guillermo, Guarrotxena, Iker Hernandez, nire anaia, ni neu... Hori ona da euskal futbolarentzat».

Egutegi gogorra

Berarekin batera golegileen zerrenda horren goialdean dauden jokalari pare bat izango ditu aurrean azpeitiarrak larunbatean, Bilbao Athletic helduko baita Urritxera. Partida berezia «garrantzitsua delako. Egia da Athletic izanda, niretzat berezia dela. Baina Barakaldo izango balitz, anaia izango nuke aurrean, beste batzuetan lagunen kontra aritzen zara... Azkenean denak dira bereziak eta inportanteak».

Izan ere, Orbegozok larunbatekoa gorriz markatu badu, azkenaldi honetan Amorebietak bizi duen une kaskarrarekin amaitzeko aproposa izan daitekeelako da. «Sekulako bolada harrapatu ondoren, pixka bat balaztatuta geratu gara. Lehen esan duguna, futbolean faktore asko hartu behar dira kontuan eta kasu honetan lesio dezente izaten ari gara, hainbat partidatan gogoz kontra joatea egokitu zaigu... Eta horrek sailkapenaren burutik urrundu gaitu. Horregatik larunbateko partida zaila izango da, beraiek ere puntuak behar dituztelako play-offera bueltatzeko, baina baita garrantzitsua ere, bultzadatxoa jaso dezakegulako».

Egia esan, lehen itzulia amaitzeko Amorebietari geratzen zaion egutegia nahiko esanguratsua izan daiteke, Bilbao Athleticekin batera, Real Union, Barakaldo eta Fuenlabrada izango baititu aurkari. «Oso zailak -onartu du Orbegozok-, baina aldi berean aukera polita eskaintzen dute. Hurrengo partida hauetan egiten dugunaren arabera, denboraldiko gure erronka non egongo den jakin dezakegu. Nik bibrazio onak ditut. Ez dakit irabaziko ditugun, baina argi daukat aurkariak irabaztea nahi badu, lan asko egin beharko duela».

La semana

Competición. La 16ª jornada llegará el fin de semana con pleno de derbis, pero para abrir boca, el Stadium Gal acogerá también uno mañana (20.00). Y es que Real Unión y Peña Sport disputarán allí el choque de ida de los 1/16 de final de la Copa Federación. El turno de Balmaseda y San Juan llegará el jueves, mientras Varea y Amorebieta han pospuesto su encuentro a la próxima semana. Los partidos de vuelta se jugarán el 19 de diciembre.

Debut. Un jugador del Sanse, Joseba Zaldua, tuvo la oportunidad de debutar con el primer equipo de la Real el pasado sábado ante el Celta. De manera oficial porque ya había jugado en pretemporada contra el Sporting de Lisboa. Su compañero en el filial Jon Gaztañaga, que había disputado sus primeros minutos a las órdenes de Jagoba Arrasate ante el Getafe, ha entrado en la convocatoria de la Real para enfrentarse al Shaktar Donetsk.

Amistoso. El Laudio se impuso por la mínima al Athletic en el amistoso disputado el miércoles en Ellakuri. Kepa del Olmo, de penalti, anotó el gol de la victoria alavesa. En el bando rojiblanco actuaron varios jugadores del Bilbao Athletic. Guillermo, Ager Aketxe, Guarrotxena y Magdaleno tuvieron minutos, así como los futbolistas del Baskonia Williams y Seguín.

Internacional. Los jugadores del Bilbao Athletic Unai López y Óscar Gil han sido convocados por la selección española sub19 para enfrentarse hoy a la República Checa.

Entrenadores. Iñaki Sádaba, entrenador de la Peña Sport hasta que fuera destituido en la 7ª jornada, se ha hecho cargo del banquillo del Erri Berri tras el cese de Jorge Sola. En el Grupo II de Segunda B también ha habido relevo. José Aurelio Gay es el nuevo técnico del Real Madrid C, tras el «ascenso» de José Manuel Díaz al Castilla.

Solidaridad. Nada menos que 1.300 kilos de alimentos -aproximadamente la mitad de ellos donados por el Barakaldo- se recogieron el sábado en Lasesarre. El destinatario es el Banco de Alimentos de Bizkaia.

Jito, máximo realizador de la categoría

Considerable golpe sobre la mesa de Jito en la tabla de realizadores. El veterano delantero del River, al que llegó el pasado verano procedente del Eibar, anotó los cuatro goles de su equipo frente al Huesca, lo que no solo fortalece su liderato al frente del Grupo II, sino que le convierte en el máximo goleador de la categoría.

Dentro del Grupo II, aunque ahora mismo bastante alejados de las 15 dianas del ariete verdinegro, le siguen Rubén Mesa (Atlético de Madrid B), con nueve, y Héctor Figueroa (Las Palmas Atlético), con ocho. Solo un peldaño por debajo se multiplica la representación euskaldun. Siete goles han marcado ya Jon Orbegozo (Barakaldo), Guillermo (Bilbao Athletic) e Iker Hernández (Sanse), además de Germán Beltrán (Laudio), y en la media docena se sitúan Mikel Orbegozo (Amorebieta), Guarrotxena (Bilbao Athletic) y Eneko Romo (Real Unión).

Por equipos, el máximo realizador de la categoría es el Cádiz (30 goles), secundado por cuatro equipos del Grupo II: el Real Madrid C (28), y Barakaldo, River y Bilbao Athletic, todos ellos con 26. A.U.L.