Barregura, kezka eta amorrua
(...) Eskuin espainiar zalea, ordea, narrasean baino erasoan dago ohituago Nafarroan, aurkaria fisikoki desagerraraziz, 36ko Gerran moduan, edo Nafarroa espainiarrarekin bat egiten ez duen ikuspegia ETArenarekin parekatuz, oraintsu Guardia Zibilak D ereduaren txostenarekin egin duen legez. (...)
Eta bati irribarrea eta kezka nahasten zaizkio barrenean. Irribarrea, absurdoa delako, Espainia Nafarroan zein baldar ari den eta eskuin nabarrista etorkizunarekin eta datorren hauteskunde sasoiarekin zein kezkatua dagoen erakusten duelako. Lehen buelta 2014ko maiatzean izango da, Europako Legebiltzarreko hauteskundeekin eta bigarrena 2015eko udaberrian udal eta Nafarroako Gobernuko hauteskundeekin.
Baina kezka ere bada, ez nolanahikoa gainera, eta kezkarekin amorrua, euskal herritar askok larrutik ordaindu dituelako Guardia Zibilaren hau bezalako txosten barregarri eta absurduak. Eta ez da iragana, aste hauetako Madrilgo makroprozesuak dira adibide gordin eta bizi-biziak.
Kezka Nafarroako herritar askorentzat Guardia Zibilaren erranak egia direlako, beste askoren artean zalantza zabaltzen duelako eta beste batzuk, sinetsi ez baina albistea irakurrita «badaezpada» D eredura ez matrikulatzeko jarrera har dezaketelako, eta batzuk hartzen dutelako. Eta kezka, honek guztiak legedian aldaketak eragiteko balio dezakeelako. (...)

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
