Tartak Wertentzat
Gehienak bat datoz, baita Eusko Jaurlaritza ere: hezkuntza erreformatzeko LOMCE legea atzerakoia eta atzerapausoa izango da, eskumenak urratuko ditu, hezkuntza zentralizatuko du, euskarari leku gutxiago utziko dio... Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez dauka legeari planto egiteko asmorik: alde batetik, auzitara joko du LOMCEren kontra, eta, bestetik, hezkuntza eskumenak ahalik eta gehien garatzen saiatuko da; hori bai, betiere «segurtasun juridikoa» errespetatuz. Auzitegiek arrazoia ematen ez badiote, belarriak apalik, erreforma aplikatuko du. PSE-EE izango du bidelagun. PSE-EE bat dator Eusko Jaurlaritzarekin, eta beste bide bat proposatu du LOMCEri aurre egiteko: PPk Espainian gehiengoa galtzen duenean legea bertan behera uztea. Auskalo noiz.
Eusko Jaurlaritzak badaki hezkuntzako eragile gehienen babesa daukala legeari aurre egiteko. Herritar gehienena ere bai. Eusko Jaurlaritza Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroari tartak botatzera ausartzea falta da.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
