GARA BERMEO

Aldundiak baimena eman dio Bermeori Udalaren amortizazio epea luzatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak ontzat eman zuen Bermeoko Udalaren zorpetze-eragiketaren amortizazioa 15 urtez luzatzea, honek azaroaren 29an bidali zion proposamenari baiezkoa emanez. Aldundiak ondorioztatu duenaren arabera, Bermeok ezin du bere gain 15 urte baino gutxiagoko epea hartu, duen zorra ordaintzeko.

Era berean, udalek eta horien mendeko erakundeek epe luzerako kreditu-eragiketa berriak hitzartu ditzaketela erabaki zuen, indarrean dauden epe luzerako kreditu-eragiketak birfinantzatzeko. Hala ere, baldintza bat jarri zuen horretarako, finantza-zama arintzeko edo amortizazio-epea luzatzeko egina izan behar duela, hain zuzen.

Erabakia 6/2013 foru arauaren oinarrien arabera hartu du, zeinak udalei eta horien menpeko erakundeei epe luzerako kreditu-eragiketak hitzartzeko eskumena ematen dien.