Bego Arregi, Jonan Altube
Laudio
GUTUNAK

Gero arte, Urruti

Igor Urrutikoetxea Bilbao joan zaigu. Gure Igortxu. Igor txikerra, Urruti handia.

Asko gara Laudion zein Aiaraldean Igor ezagutzeko aukera izan dugunok, LAB sindikatuan, unibertsitate garaian, zinegotzi lanetan, Askapenan... Borrokalari tematia, adiskide zintzoa, abertzale eta iraultzailea, langile nekaezina, bizizalea, bidaiaria...

Mundua harrotasunez euskaldundu egiten duten horietakoa, euskal nazioaren eta mundu osoko langileriaren enbaxadore paregabea noiznahi, nonahi, aurreneko lubakian beti. Orain- goan ez zara itzuliko zure liburu, mitin, artikulu, kontaktu zerrenda, marroi, hitzaldi, proiekzio eta saltsa guztiekin.

Azken portura iritsi zara. Hemendik aurrera guk arduratuko beharko dugu. Saiatu bai, behintzat. Zelangoa egin diguzun oraingoan, Igor. Txiki utzi gaituzu. Jende xumearen egun handira arte, Urruti. Eta zuri, Gotzone, muxu handi mordoa.