Martxelo DIAZ

Nafarroako euskaltegiak diru laguntzarik gabe utzi dituztela salatu dute

Nafarroako AEK-ko eta IKAko euskaltegiek ez dute aurten euro bakar bat jaso Nafarroako Gobernuaren eskutik, aurrekontuetan 245.000 aurreikusita egon arren. Helduen euskalduntzea arriskua jartzen duen erabaki hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñean.

Zero euro. Zifra borobil hori da aurten Nafarroako Gobernuak AEK eta IKA sareetako euskaltegiei eman dien diru laguntza. Aurrekontuetan euskaltegientzako 245.000 euro aurreikusita bazeuden ere, Nafarroako Gobernuak ez du sosik eman aurten. 2012ko urritik hona ez dute sosik ere jaso. Zergatik? Ba ez dakite, ze 2013. urtea amaitzeko bi aste baino ez direnean falta, Jose Iribas Hezkuntza sailburuarekin noiz bilduko zain jarraitzen dute bi euskaltegi sare hauetako arduradunek.

Egoera larri hau salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean dozenaka lagunek, AEK-k eta IKAk deituta.

«Nahiz eta UPNren Gobernua Nafarroako AEK eta IKA itotzen saiatu, argi adierazi nahi dugu herritarrak euskalduntzen segitzeko asmo tinko eta irmoa dugula», nabarmendu zuten atzoko elkarretaratzean banatu zituzten orritxoetan.

Euskaltegien egoera larriak helduen euskalduntzearen beraren egoera okertzen du. Izan ere, AEK-k eta IKAk salatu dutenez, bi euskaltegi sare hauen lana Nafarroako Gobernuaren eginbeharretako bat betetzen ari da. Euskaltegiak Gobernuari dagokion lana egiten ari dira, oztopo guztien gainetik. Horrela, Euskarabideak daraman hizkuntza politika «negargarria eta suntsitzailea» ere salatu zuten atzo, Gobernuaren egoitzaren aurrean.

«AEK-k eta IKAk zerbitzu publikoa eskaini dute azken 40 urteotan; Gobernuaren egitekoa betetzen aritu dira, euskara ikasi nahi duenari erantzunez Nafarroa osoan. Euskararen normalizazioan helduen euskalduntzea estrategikoa da, euskaltegiei esker hiztun asko irabazi du-eta euskarak», adierazi zuten.

Une hauetan Nafarroa osoko 80 tokitan ematen dituzte euskara klaseak. «Euskara ikasi nahi duenari erantzun diogu Nafarroa osoan. Eskaera sortzen den toki guztietara iristen saiatu gara», gaineratu zuten bi sareetako kideek.

Esfortzu honek, ordea, ez du inoiz beharrezkoa izango zen erantzunik jaso Nafarroako Gobernuaren partetik. «Beti subentzio txikiak eman izan dizkigu, irakaskuntza honen benetako kostutik oso urrun, urtetik urtera gero eta diru gutxiago eman dute, gorabeheraren batekin. Izan ere, Gobernuak diru laguntza borondate politikoaren arabera eman izan du, irizpide jakinik gabe.

Horrek izugarri zaildu du AEK-ko eta IKAko euskaltegien antolamendua, matrikulak ezartzerakoan, eta abar. Esaterako, ez jakitea bizirauteko zenbateko matrikula kobratu beharko geniekeen ikasleei, laguntza zenbatekoa izanen den inoiz jakiten ez dugulako (eta kostua ikasleen gain ezin dugulako utzi ere bai)», azaldu zuten.

Euskalduntzearen kostua ezin dute ikasleek soilik hartu beren gain hartu, eta horregatik AEK-k eta IKAk dirua biltzeko kanpaina bereziei ekin behar izan diete azken urte hauetan.

Fernández Díaz confirma medidas en Educación

El ministro español del Interior, Jorge Fernández Díaz, confirmó ayer que el Gobierno del PP está estudiando medidas legislativas para «evitar que la función docente sea usurpada por quienes quieren ponerla al servicio del fanatismo terrorista de ETA y tergiversar con su relato lo que ha sucedido históricamente».

Respondiendo en el Congreso a una pregunta de la diputada de Geroa Bai, Uxue Barkos, respecto al informe de la Guardia Civil sobre el modelo D en Nafarroa, el ministro confirmaba de este modo que el Ejecutivo de Mariano Rajoy ha asumido el planteamiento de UPN de intentar prohibir el acceso al profesorado de la educación pública a «quienes hayan sido condenados por terrorismo o pederastia».

«Esto no tiene nada que ver con los modelos educativos, sino lisa y llanamente con la defensa de las libertades, también de la de educación, frente a la acción terrorista y es en este contexto en el que el Gobierno estará donde debe estar, combatiendo el terrorismo de ETA, sus tentáculos y sus intentos de infiltración en distintos ámbitos de la sociedad. No debemos ver ni a los terroristas ni a otros criminales abyectos en las aulas de un centro educativo», añadió. GARA