Euskaltzaindia

«Erlea» aldizkariaren zazpigarren alea aurkeztu du Bernardo Atxagak

Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen «Erlea» aldizkariaren zenbaki berria, zazpigarrena, aurkeztu zen atzo Bilbon, Akademiaren egoitzan. Besteren artean, erbestea eta loreak, hutsuneak eta antologiak dira zenbakiaren protagonista, eta, Atxagaren hitzetan, «oso ale trinkoa da». Atxagak berak sinatzen duen «Objektuak» atala Antonia Manot, Jon Paredes Manot Txikiren amari eskaini dio. Aldizkariaren azala Karen Amaiarena da.