Arantxa MANTEROLA

«Luno»ko erregaia ateratzeko saialdiek porrot eginda, gaur ekingo diote berriz

Arratsalde hasieran ekin zioten Angelun hondoratutako «Luno» ontziko gasolioa ponpatzeari. Alta, erregai-tangaren tranpola irekitzea lortzen ez zutenez, bertan behera geratu zen operazioa. Gaur saiatuko dira berriro. Bitartean, marinelak atzo itzuli ziren beren etxeetara.

Jendarmeek deklarazioa hartu ondoren, «Luno» zamaontziko hamaika marinelek atzo hartu zuten etxerako bidea. Denak onik, «baita matrailean kolpe bat jasan zuen mekanikaria ere», esan zuen Murueta ontziolako ordezkari Juan Jose Lopez Inurizak. Horietako bi Bilbon bizi dira, beste bat l'Hospitalet de Llobregaten eta gainerakoak Galizian, tartean kubatar bat.

Lopez Inurizak berretsi zuen zamaontziak «errebisio zorrotza» pasa berri duela Pasaiako portuan eta, itsasoaren baldintzak gorabehera, matxura izan ez balitz, Baionako portuan bestelako arazorik gabe sartuko zela asteazkenean.

Gertakizunei buruz, hain zuzen, ikerketa judiziala abiatu du Anne Kayanakis Baionako fiskalak, erantzukizunik ba ote den edo ez zehazteko. Balizko hiru arau-urratze ditu mahai gainean. Batetik, zabarkeriagatik edo itsas-arauak ez errespetatzeagatik hondoratzea eragitea, sei hilabeteko espetxeratzea eta 15.000 eurorainoko isuna jaso dezakeena. Bigarrenik, itsasoko uretan kutsadura sortzea (urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 eurorainoko isuna) eta, azkenik, nahigabeko zauriak eragitea (urtebeteko espetxea eta 15.000 eurorainoko kalte-ordaina). Kayanakisek adierazi du eskifaia osoak «matxura elektrikoaren bertsioa» baieztatu duela. Ez du kargurik aurkeztu horien kontra.

Erregaia bertan

Bien bitartean, Holandako Smit Salvage enpresako teknikariek «Luno» barruan geratzen den erregaia (70 tona) ateratzeari ekin zioten atzo arratsaldeko hiruretan. Alta, hiru ordu geroago ahalegina utzi beharra izan zuten. Izan ere, itsas-gasolioaren tangaren tranpa deformatua zegoen eta ezin izan zuten ireki. Hala, gaur bertan kroskoa zulatuta saiatuko dira berriro, nahiz eta itsaso oso zakarra iragarrita dagoen.

ARS osasun agentziak Cavaliers hondartzako urak aztertu zituen atzo eta Jean Espilondo Angeluko auzapezak adierazi zuenez, «egoera onean dira, ez dago kutsadurarik; hots, isuritako gasolioa disolbatu egin da».

Alabaina, hainbat elkartek kezka azaldu dute. Surfrider Fundationek, esaterako, istripu hau ez dela «gutxietsi» behar nabarmenduta, «Europako arautegia zorrotzagoa» izan dadila eskatu du.

De Andrés aprovecha para cargar contra Loiu

Las afecciones que está provocando el temporal de viento en el aeropuerto de Loiu fueron aprovechadas ayer por el diputado general del PP, Javier de Andrés, para avivar la polémica sobre el futuro de los aeropuertos vascos, influenciada en los últimos tiempos por la caída de viajeros, especialmente en el de Foronda, que han dejado al borde de la quiebra a muchas de las instalaciones dependientes de AENA.

«El mejor plan para evitar las anulaciones de vuelos en Loiu es que las compañías aéreas escojan Foronda como destino», afirmó el dirigente del PP. Como recordó la agencia Efe, hace tres semanas De Andrés ya reclamó que Foronda fuera el aeródromo de referencia de la CAV porque, según dijo, el de Loiu es de «segundo nivel». Durante 2013, por Loiu pasaron 3.800.789 pasajeros y por Foronda lo hicieron solo 6.912. En cambio, en este es mucho mayor el tráfico de mercancías (37.482.449 toneladas frente a 2.536.246).

Paradójicamente, ayer mismo, un balance de los Bomberos de Gasteiz indicaba que en las últimas horas habían intervenido en 23 ocasiones debido a que las fuertes rachas de viento ocasionaron destrozos en edificios, mobiliario urbano y arbolado de la capital alavesa. GARA