Zulotik irteteko lana egin behar da
Avironek Brive hartuko du gaur 18.30ean Jean Dauguer estadioan, eta Biarritzek, ordu berean, Toulonen zelaian jokatuko du.

Astebeteko atsedenaren ostean, badator Top 14a, eta berriro ere garrantzi handiko jardunaldia izango da Avironentzat eta Biarritzentzat. Zuri-urdinak jaitsieratik kanpo daude, eta hor jarraitzeko garaipena behar dute. Biarritzek, irabazita ere, zuloan jarraituko duen arren, garaipen batek itxaropen apurrei eusteko balioko lioke.
Avironek, 18.30ean, etxean hartuko du Brive. Partida zaila izango da zuri-urdinentzat, baina baionarrak etxean oso indartsu agertzen dira, eta itxaropen horrekin jokatu nahiko dute. Neurketak, garrantzi handia hartuko du; izan ere, gaur Baionan bisitari izango den taldeak bost puntu bakarrik kentzen dizkio talde zuri-urdinari, eta Avironek garaipena lortuko balu, gutxienez puntu batera gerturatuko litzateke, eta aurkaria ere zuloan sartuko luke.
Gainera, Avironen atzetik dagoen taldeak, Oyonnaxek, Castresi egingo dio bisita, eta han irabaztea oso zaila izango du. Gaur garaipena lortzeak inork uste baino askoz ere balio handiagoa izan lezake, eta horretarako behar du Avironek zaleen babesa. Azkeneko partidan 17.000 lagunek erabat bete zituzten Jean Dauguerreko harmailak, eta gaurkoan ere betetzetik oso gertu izango da.
Avironen deialdian honako jokalari hauek sartu dira: Etrillard, Roumieu, Igiñiz, Van Rensburg, Muller, Tialata, Boutaty, Chisholm, Fa'aoso, Senekal, Haare, Fonua, Marmouyet, Monribot, Puricelli, Rouet, Brett, Lovobalavu, Rocoko, Bustos Moyano, Fuster, O'Connor, eta Spedding.
Ordu berean, Biarritzek Toulonen zelaian jokatuko du, eta ez du batere talde erraza izango aurrean. Frantziarrek liga irabazteko taldea egin dute, nahiz eta orain arte gauzak ez doazkien nahi bezain ongi. Hala ere, Sei Nazioak direla medio, baja bat baino gehiago izango du talde frantziarrak, eta horrek nolabaiteko abantailatxoa emango dio talde zuri-gorriari.
«Toulonen jokatzea beti izaten da zaila, nahiz eta agian uste bezain emaitza onak ez dituzten lortu. Azkeneko partida jokatu ez izanak ez digu batere mesederik egin, eta hiru aste nahiko txarrak pasatu ditugu. Badakigu Toulonen asko dugula jokoan, eta saiatuko gara puntuak lortzen. Agian gora abiatzeko lekurik aproposena ere izan daiteke», esan zuen Imanol Harinordokik, Biarritzeko jokalariak. «Partida hasi aurretik ezin gara galtzaile moduan joan. Baloi guztiak borrokatu behar ditugu, saiatu denetara iristen, eta galtzen badugu, gutxienez itxura ona eman», gehitu zuen Donibane Garazikoak.
Lehendik ere mailari eustea ia ezinezkoa baldin badauka, Olympiquek neurketa hau galtzen badu, are eta sakonago eroriko da zuloan, ateratzeko ia-ia itxaropenik gabe.
Las chicas del Getxo Artea tienen una gran oportunidad para ganar
Tras perder en el último suspiro el primer partido de la temporada, las chicas del Getxo Artea tienen la gran oportunidad de lograr el primer triunfo de la temporada.
Las gualdinegras reciben mañana a las 12.30 en Fadura al Majadahonda. Segundo partido consecutivo en casa y de nuevo ante un equipo madrileño, aunque no tiene nada que ver con el Sanse.
El Getxo no realizó un mal partido en la primera jornada, pero un golpe de castigo evitó que sumasen la primera victoria. Las madrileñas, en cambio, vienen de perder por un contundente 56-0 ante el Crat, aunque las gallegas son unas de las favoritas para llevarse el título liguero.
El terreno de juego volverá a ser protagonista, ya que si las últimas lluvias lo han dejado muy embarrado, para mañana también se anuncia bastante agua. J.L.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
