Rikardo Arregi
Deia
DEIA. Rikardo Arregi, 2014/2/5

Frankismoaren biktimak

Izugarria izan da irakurri edo entzutea Nazio Batuetako Egia, Justizia eta Erreparazioa sustatzeko erakundeko kontalariak egin berri dituen adierazpenak frankismoaren biktimen eskubideei buruz; are izugarriagoa Espainiako Erresumak kontuari eskaintzen dion interes eza berriz egiaztatzea. (...)

Aurrerapenen bat ikusiko dugu? Orain arte egin den ia-ia guztia, hilobiak aurkitu eta ikertzearena abididez, ekimen pribatuei esker burutu da, estatuak ezer gutxi egin du, eta zerbait egin duenean, Oroimen Historikoaren Legea, esaterako, hankamotz gelditu da. (...) ez naiz oso baikorra. Izan ere, Amnistiaren Legea bertan behera lagatzeak, puntu bat bakarrik aipatzearren, trantsizio eredugarri ospetsua kolokan jarriko luke eta, beraz, sistema osoa. Ez dut uste Espainiako bi alderdi politiko handiak zerbait egiteko prest daudenik, sozialisten lantururen bat noizbehinka kenduta.

Eta, gainera, orainak eta etorkizunak garrantzi handiagoa dutela iraganari begira egote horrek baino errepikatzen duen lelo zentzugabe hori beti izango dugu, iragana ez dela nahasi behar eta abar. (...) Giza eskubideak gaixorik daude aspaldidanik eta gero eta murrizketa handiagoak ditugu osasun arloan.