Pello Zubiria Camino
argia.com
ARGIA.COM. Pello Zubiria Camino 2014/2/6

Mugitu zaitez, azkar Lehendakari jauna

Arkaitz Bellon Blancorenak ez dauka erremediorik. Ez dute etxean ikusiko sekula. Familia goxatu genezake hondamendian. Tartean, Arkaitzi zer gertatu zaion argitu. Ulertuko duzu, Iñigo Urkullu, asko garela argitze kontu horietan esperantzarik ez dugunak, aurreko zenbat pasarte ez da geratu betirako ilun. Espainiako kontraintsurjentziaren makina edozertarako kapaz da. Nolaz daude oraindik gu denon herrikideok, zuk ordezkatu eta zaintzea zin egin duzun horiek, egoera eta arrisku horien pean, jende horien eskutan lagata? Nola ez da bukatu, asteak joan eta manifestazioak etorri, horien senideen sufrikarioa? Zeren zain zaude horiek guztiak Euskal Herrira ekarrarazteko?