Garrett McNamara eta Merceds-Benz elkarlanean
Portugalgo Nazare urautsian olatu erraldoiak hartzeko taula diseinatu dute.

Garrett McNamara olatu handietako surflariak kontratua sinatu du Mercedes-Benz markarekin. Autoak egiten dituen enpresak Nazareko olatu erraldoien gainean ibiltzeko taula berezi bat diseinatu du eta proiektuari «Mboard Project» izena jarri diote.
Garrett eta enpresako ingeniariak elkarlanean aritu dira Nazareko arroilan altxatzen diren olatu erraldoien gainean surf egiteko taula ahalik eta egokiena eta azkarrena egin ahal izateko.
Kolore beltza eta batez ere gris metalizatua dira nagusi taulan, eta itxura oso futurista du. Auto fabrikatzaile alemaniarrak lau taula baino ez ditu egin hasiera batean, proba moduan, baina aurrerago taula gehiago ere egin ditzakete.
Olatu erraldoietarako taula bereziari -The Silver Arrow of the Seas» jarri diote izena, alegia, «Itsasoetako zilarrezko gezia». Moto baten laguntzaz olatu erraldoiak hartzeko taula berezia da, baina Garrettek Nazareko olatuak dituen berezitasunak ere kontuan hartu ditu taula diseinatzeko orduan; beraz, zehazki Nazaren surf egiteko taula dela esan daiteke.
Bai surflari amerikarra, baita berekin elkarlanean aritu diren ingeniariak ere, oso pozik agertu ziren lortutako emaitzarekin. McNamara honela mintzo zen: «Inoiz ez bezalako abiaduran surf egin ahal izango dugu aurrerantzean».
2011n Nazaren hartutako olatu bati esker Guinness errekorra lortu zuen Garrettek eta ordutik olatu hau birritan surfeatu du. Urautsi honen izena mundura zabaldu zuen irudia izan zen Garrettek olatu erraldoi hura hartu zuenekoa eta azken hiru urteetan behin eta berriz errepikatu dira antzeko irudiak.
Taula berria probatzeko aukera izan du Garrettek; izan ere, sekulako itsaskiak izan dira azken bi asteotan Portugalen, nahiz eta baldintzak ez izan egokienak, haizea bizi baitzebilen. Oraindik ez du baieztatu taula probatu duen, ezta lortutako emaitzarekin gustura dagoen, baina taula horrekin agertzen bada, sekulako olatuetan izango da.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
