GARA

Zumalakarregi Museoaren dohaintza emaileei omenaldia

Ormaiztegin dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zumalakarregi museoak 25 urteko ibilbidean dohaintza ugari jaso ditu. Mende laurdena betetzear dagoen une honetan, eta dohaintza emaileak eskertu nahian, martxoaren 1ean omenaldi bihurtuko den bilera bat antolatu dute, 11.00etatik aurrera. Museoaren helburuetako bat bilduma osatzen eta zabaltzen joatea da, baita ondarea zaindu, identifikatu, aztertu eta ikertzea ere.

Dohaintza horien artean daude, adibidez, Ormaiztegiko parrokiak utzitako Zumalakarregiren erretratua, Ramona Zumetak utzitako Tolosako boluntario liberalen buruzagi izandakoaren kasaka, Jose Azurmendik utzitako bandera edota Tolosako aita sakramentinoek utzitako Uranga jeneralaren ezpata.