Salbuespena, arau-egoera
Salbuespena ohikoa bi- hurtuz doanean araua salbuespen doa bihurtuz. Politikan ere bai, are gehiago ofizialean. Gero eta ohikoagoa da jelkideei jendaurrean salbuespenekoaz berbetan entzutea; kontuak atera jendatzean!. Hara! urtarrileko manifestazio hartarako deia salbuespenak agindu zuen; eta gauza bera lehengoan beheko Estatuaren hiriburuko epaitegiaren ondoko hotel batera lehendakaria bera joan izana. Salbuespenak metatzen hasten direnean, arau berria gauzatzen ari den seinale, salbuespen egoeraren araua. Jabetuko ote ziren horiek horretaz, diskrezioz bada ere? Ez bedi gertatu bide-mapa osoa marraztean zerbitzu-gune batean buxatuta geratzea!. Tira, jendarmeriara! Okerbide Estatuak sortu eta Pirinioek batu!, mendien nahia ez bada ere. Total, euskal lurraldeetako salbu-arauari buruz beheko Estatua eta goikoa sabelkideak dira, kloniko!. Egia esan, ez dakit kloniko ingelesezko clone edo klown, zein berbatatik den eratorria, egunotan hainbeste karpa-kanpoko zirko ikusita!. Iparraldean behintzat ez dira urruneko hiriburura deituak izan, bertan hartu baitzieten hartu beharrekoa. Hegoaldean horren eskuduntza ere ez. Estatua eta Estatutua, argi dago zeinek ezartzen duen estatusa. Eta hau kolpea! egiaztatzaileek erakunde armatuaren asmo parte bat kausalitateaz egiaztatu gura izan badute ere, beste partearen asmo osoa egiaztatu dute kasualitatez.
Salbuespena arau Nafarroan ere. Horixe frackingen amorratua izateak ekarria. Fracking iraulikoa, iraultzak bide luzea behar badu ere. Baina fraktura agerikoa. Azken etapa ospitale sukaldeetan hasi zen; aldaketa guztiek dute sukalde beharra!. Eta bestelako ekonomietan jo du goia. Osasunbidetik Ogasunbidera, horra batzuen bide-mapa. Eta batean zein besteak zuloak. Ama, ama! zuloak nonahi!. Batzuk sikiera era neurtu batean hustu gurarik daude. Hortaz, kalentura gero beheko Estatuko barne sailekoak hartu dituena! Zuloen koordenatuak gura dituztela. Susmagarri!. Logistika kontuak aparte, ez dakit hango segurtasun indarrek GPSa erabiltzen dakitenentz; beheko itsasartean egunotan gertatua gogoan. Imajinatzen nago Interpolekoak zuloen inguruko basoetatik indarron bila, sos deia jaso eta gero. Eta bitartean, Interpoleko buru ohia Iparraldeko jendarmerian... Mundu aldrebesean salbuespena arau.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
