Bilbo

«Esto no es cabaret», ezkutuan teatro bat okupatzen duten gazteen istorioa

Bihar, 20.00etan, Arriaga antzokiaren agertokian antzeztuko da «Esto no es cabaret» ikuskizuna, Fer Montoyak idatzi eta zuzendutakoa. Taula gainean, Jon Casamayor, Adrian Garcia de los Ojos eta Izaskun Fernandez izango dira. Emanaldi hau Arriagako Gelatxoak egitasmoaren barrukoa da, bere antzerki-programakoa hain zuzen. Hiru aktore antzoki baten sotoan ezkutatuta bizi dira, eta gauero, agertokian kabaret baten moduko ikuskizuna antolatzen dute.

Honi buruzko guztia: Bilbo