Sorhuetek eta Etxetok hasieratik erakutsi nahi izan dute euren maila
SORHUET-ETXETO 40
ELGAR-KURUTXARI 24
Sorhuetek eta Etxetok ez zuten barkatu, eta txapelketako lehen puntua lortu zuten atzo Donibane Garazin jokatu zen norgehiagokan. Partidak ez zuen emoziorik izan, irabazleek hasieratik izan baitzuten kontrolpean neurketa.
Jendeak bazuen Elgar ikusteko gogoa. Berez, datorren denboraldian pasa behar zuen berezkoetara, baina Waltariren baja betetzera dator, gainerako aurrelariak ere min hartuta baitaude. Ez zuen izan aukera handiegirik, eta eskarmentua falta duela ere nabaritu zuen.
Lehen kintzean izan zen berdinketa, hortik aurrera Sorhuet eta Etxeto jaun eta jabe izan ziren. Oso azkar lortu zuten bederatzi tantoko aldea, eta horrekin neurketa erraz kudeatu ahal izan zuten. Aurrean, Sorhuetek Elgar erraz menderatu zuen, eta atzean ere Kurutxarik aukera gutxi izan zituen Etxetoren aurrean. Atzoko irabazleak txapela lortzeko faboritoen zerrendan agertzen dira.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
