2014/03/15

Presos en el límite

Sufren enfermedades graves o han cumplido 70 años -o lo harán próximamente- pero siguen presos y, en muchos casos, muy lejos de casa. La iniciativa de EPPK ha comenzado por ellos, por su situación límite y urgente, una auténtica cuenta atrás. Cuatro familiares de otros tantos prisioneros de este turno de peticiones de excarcelación explican su situación y sus expectativas.

Nerea GOTI BILBO
P004_f03_148x136

Jon Imanol Ormazabal Gorrotxategi, Inma Berriozabalen bikotekidea: «Itxaropen puntu bat dauka, baina ni ez naiz baikorra»

«Hipertentsio arteriala, diabetes mellitus-a, Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa eta artritis psoriatikoa ditu. Artritisak gero eta arazo gehiago eragiten dizkio, tartean espondilitis ankilosantea. Gero eta min gehiago ditu artikulazioetan, eta, horregatik, zailtasunak izaten ditu mugimenduak egiteko. Gainera, protesia dauka belaun batean, lo egiteko arazoak ere baditu, baita behatzetako arazoak ere diabetes eta psoriasiaren ondorioz». Gaixotasun zerrenda luze hori jasotzen du Inma Berriozabalen mediku txostenak. Santutxuarrak 61 urte ditu eta Pontevedran dago preso, etxetik zortzi ordura autoz.

Inmaren ahizpa Karmele erizaina da. Nabarmentzen duenez, Inmaren pareko historia klinikoa duen edozein gaixok jarraipen berezitua jaso behar du, espezialista askoren kontrolpean izan behar baita. Noski, kontrol hori ezinezkoa da espetxean. «Gaixotasun kronikoak ditu, eta, ondorioz, medikamendu asko hartzen ari da, sortarazten dituzten bigarren mailako ondorio guztiekin. Patologia horiek, kontrolpean ez badira, txarrera egiten dute, eta, hala, tentsio desorekak izateko arriskua handia da», azaldu du.

Adibide sinple bat jarri du Karmelek Inmaren egoera kritikoa nabarmentzeko: hartu behar dituen medikamenduen artean immunodepresore bat dago, horrek defentsen jaitsiera eragiten dio, eta, ondorioz, edozein infekzio hartzeko aukera handia du, horren dakarren arriskuarekin.

Jon Imanol Ormazabal Inmaren bikotekideak ere ez du bere kezka ezkutatzen. Egunerokoan min eta mugikortasun arazo handiak ditu Inmak. Adibide modura, zenbaitetan janzteko laguntza behar izaten duela dio Jon Imanolek, «orain, gainera, plaketak direla-eta, odol-analisi baten emaitzen zain dago». Galiziako eguraldi hezeak ere ez dio laguntzen eta Inmak okerrera egingo duen beldur da bikotekidea, santutxuarra ariketekin eta medikazioarekin oso diziplinatua den arren.

Gaineratzen duenez, Arkaitz Bellonen heriotzak bereziki hunkitu du Inma, eta, hori dela-eta, apur bat ahulago ikusi du azken bisitetan. Espetxe administrazioaren aurrean aurkeztu beharreko eskaeraren harira, «itxaropen puntu» batekin hartu du Inmak, Jon Imanol bera baikorra ez den arren.

Eragindako minaren onarpenaren inguruan mezu argia du Jon Imanolek: Inma 18/98 sumarioagatik dago espetxean, eta, beraz, «beraiek onartu beharko lukete guri egin diguten mina. Epaiketa politikoa izan zen».

Esti Gorostiaga, hija de Pablo Gorostiaga: «Sigue en primer grado, dispersado y rehén del inmovilismo y la venganza»

Pablo Gorostiaga, condenado dentro del sumario 18/98 por su relación con el diario «Egin», es uno de los presos mayores de 70 años que cumple por partida doble las condiciones de excarcelación atendiendo a la legislación penitenciaria española. «Aita cumplió las tres cuartas partes hace ya un año y medio, y además cumplió 70 años hace ya dos años y cuatro meses», explica su hija, Esti. «Pero sigue en primer grado, dispersado y como rehén de esta nueva situación política en la que el inmovilismo, la venganza y la ilegalidad es la seña del Gobierno español para con los presos vascos, pues con otros bien que encuentra vías legales para ponerles en la calle», comenta. Según explica, «aita está a 600 kilómetros de casa; cada visita nos supone 1.200 de viaje. Son 12 horas de coche, y con niños más, y la mayoría de las veces tenemos que dormir en el camino, con lo cual solemos necesitar dos días para hacer las visitas».

Recuerda un episodio especialmente doloroso en esta cuenta atrás, que tiene que ver con la muerte de su madre, a quien la lejanía de Herrera le hizo tener que desistir de visitar a su compañero. «No vimos la más mínima voluntad ni humanidad cuando aita solicitó permiso para ver a ama por última vez y la Junta de Tratamiento -la misma que tiene que responder a esta famosa petición de excarcelación- le negó esta posibilidad», resalta, por lo que se pregunta «qué podemos esperar ahora».

Tampoco entiende que se hable en algunos medios de «escenificación» de los pasos: «Debe resultarles incómodo que se avance, ojalá estuvieran escenificando otros sucesos quienes tienen que dar algún paso», señala Esti Gorostiaga, quien da por hecho que, ante las respuestas a las solicitudes, «consumirán los plazos, los meses, habrá negativas, recursos... más de lo mismo, de lo único».

Mantiene que «incumplen la ley, alargan las condenas ilegalmente, mantienen retenidos o secuestrados a personas en sus prisiones y no se les cae la cara de verguenza», por lo que las declaraciones de Iñigo Urkullu «no tienen nombre». «Que nos explique de qué tiene que arrepentirse aita. No tengo ni idea y creo que Urkullu tampoco», comenta. Y añade que «Urkullu sabe bien que también ha estado en manos de su partido evitar que el sufrimiento se haya prolongado tanto».

Begoña Zenarruzabeitia, compañera de Patxo Murga: «Tiene 72 años y cumplidas las tres cuartas partes»

Más de seis horas de viaje en coche, ida y vuelta tres veces al mes es el periplo que enfrenta Begoña Zenarruzabeitia para visitar a su marido, Patxo Murga, preso en Mansilla de las Mulas (León). Ambos tienen 72 años, Patxo cumplirá en julio 73 y hace año y medio que cumplió las tres cuartas partes de la condena de ocho años impuesta por ser miembro del Consejo de Administración de Orain, la empresa editora del diario «Egin». Andoni Murga, hijo de la pareja, está también preso en Texeiro (A Coruña), lo que añade a la agenda de visitas otro viaje aún más largo, 600 kilómetros de ida y otros tantos de vuelta, «y yo tengo 72 años», recuerda como ejemplo de lo que pesa la edad en ese ir y venir al que no renuncia cada semana.

Días atrás, el mismo Patxo, como su hermano Isidro, con el que comparte módulo en la prisión, cumplimentaron su petición de traslado a Euskal Herria y excarcelación. La solicitud generó expectación en los responsables del centro, que quisieron saber en qué momento iban a formularlas, según comenta. Tal y como subraya, esas peticiones no recogen más que la realidad y las condiciones objetivas por las que los presos como Patxo Murga ya deberían estar en libertad.

«Tengo miedo por todo, no solo por la hipertensión que padece. Con 72 años te puede pasar cualquier cosa y, si te ocurre algo allí, para cuando reacciona la dirección de la cárcel...», comenta sobre cómo se vive el día a día. En cualquier caso, no espera Begoña una pronta resolución de esas solicitudes. «Pienso que lo van a dilatar todo lo que puedan», indica, dada la vivencia que acumulan los familiares en lo que respecta a la aplicación de la política penitenciaria al colectivo de presos vascos.

Lo que le indigna especialmente es que quien se presenta más cercano asumir la vulneración de derechos en las cárceles españolas, como el lehendakari Iñigo Urkullu, declarase recientemente que, junto a las peticiones personales, los presos deben reconocer además el daño causado. «¿Qué daño ha causado mi marido? ¿a quién?», pregunta Begoña, recordando seguramente la clausura de «Egin» y la detención de su compañero junto a otros responsables de la dirección del diario.

«Esto va a ser muy largo, cada día salen con una nueva exigencia y algunos han hecho ya el ejercicio de reconocer el daño que han causado», mientras otros tienen aún que «reconocer el daño que están haciendo».

Izaro Arruarte, Garikoitz Arruarteren arreba: «Gaixotasun sendaezina du eta mila kilometro baino gehiagora dago»

«Ez dago egunik minik ez daukanik». Horrela deskribatzen du esaldi bakarrean Izaro Arruarte Garikoitz Arruarteren arrebak preso hernaniarraren osasun egoera. Bere txosten medikuak, berriz, honako patologiak jasotzen ditu: espondilortropatia eta espondilitis ankilosantea, artralgiak, aldebiko sakroilitisa eta kondropatia errotulianoa.

Izarok nabarmentzen duenez, ez dira heriotza eragin dezaketen gaixotasunak, baina, aldiz, egunerokoan bizimodua nabarmen zailtzen dute eta min handiak eragiten dituzte. «Gaixotasunak agerraldiak izaten ditu, eta posiblea da egun batetik bestera agerraldi bat izatea eta mugitzea ezinezko bihurtzea», azaldu du.

Etxekoak lasaitzen dituen bakarra Gariren diziplina da. «Oso diziplinatua da bai dietarekin bai kanpoko fisioterapeuta batek agindu dizkion luzapenak egiten. Aldiz, espetxeak berak mugak ezartzen dizkio beharrezko dituen ariketak egiteko orduan. Urteak daramatza kirolik egin gabe, espetxean ez duelako horretarako aukerarik. Dietari dagokionez, aldiz, barruan ez ditu eskura jan beharko lituzkeen jaki asko».

Kanpoan izanez gero, Garik bestelako tratamendu batzuk jarraitzeko aukera izango lukeela ere nabarmentzen du Izarok. Horrez gain, euskal presoek pairatzen duten sakabanaketa politikak ezarritako oztopoak ere aipatzen ditu, Gari Almeriako espetxean baitago uneotan. Larunbatero bi mila kilometro baino gehiago egiten dituzte senideek hernaniarra bisitatzeko.

EPPK-k emandako urratsaren harira, Izaro ez da batere baikorra lehenengo txanda batean gaixo daudenek eta 70 urtetik gorako presoek aurkeztu dituzten eskaerek izango duten erantzunaren aurrean. Azaltzen duenez, «ez daukat konfiantzarik, gurekin jolasean ariko ez ote diren beldur naiz: hau bai, hau ez... Beraien esku dago guztia».

Legedi espainolaren arabera, sendaezina edo degeneratiboa den gaixotasun bat izatea presoa aske uzteko arrazoia da. Horregatik ez du ulertzen Izarok zergatik egiten diren bestelako eskaerak, Urkulluk aipatutako minaren onarpena kasu: «Gehiegi eskatzen zaio alde bati, beste aldeak ezertxo ere egin nahi ez duenean. Ez du balio hemen batzuei hainbeste eskatzea, eragin duten minagatik barkamena eskatu eta damua agertzea adibidez, beste aldeak ez daukanean egin duena aitortzeko duintasunik ere».

Loading player...

Baiona: bideo-laburpena

Loading player...

Bilbo: bideo-laburpena