Familia eredu desberdinei
Gaurkoa bertsotan atera zait, lerrook izendatzeko nolabait. Ez da izan ustekabea, ez eta gogoeta merkea; azken egunotako kezka da, izan dudanik handiena bada. Gizon-emakume, emakume-gizon, bereizketa antzuak berriro asteon. Batzuek halakoa dute, besteek ez dihardute, emakumeak dira, gizonak begira, guk geuk egiten dugu ez direnen jira. Ez dira gai esaten dugu, gurea dena guk daukagu. Errua bera da geurea, maiz hausten dugu sarea.
Lilatoia hor daukagu, urtean behin egiten dugu. Gizonek ere parte hartu? Zertarako hainbeste santu! Ika-mika hor dago, ezin izan errazago. Hainbeste eskatzea al da, jar zaiteztela harago? Izan gaitezen protagonista, hau ez da oportunista. Kalea geurea ere bada, hemen gaude eta egongo gara. Parte hartu nahi baduzu, txaloka egin ezazu. Utzi lekua amari, arrebari, emazteari eta alabari; ez eutsi konparaketari. Egin lekua berdintasunari, eta bultza dagokionari.
Ez ditut gustuko alderaketak, desberdinak gara, gizenak ala meheak. Klixerik ez mesedez, berdinketak agintzen duenez. Ez dut ulertzen sexurik, zuk egiten duzuna egin dezaket ere nik. Eta alderantziz, nik ere entzun behar dut bi aldiz. Hankartean zer eduki, esan daiteke ozenki, baina zakila edo alua, lepo gainean burua. Zuk daukazun gaitasuna da nire berdintasuna. Ez ezer gutxietsi, ez dut sekula etsi.
San Joserekin topo egin dut, aita ere gogoan baitut. Zorionak? Zertarako? Orain ere esan beharko, «giza legez» jarduteko. Gizakia banaiz, legezko ama gaitz, aitarik gabeko alaba egiteko gai naiz. Batzuentzat Satanas, besteentzat eredua, «jainkoaren» bide honek nauka erotua. Emakume bat maitatzea nire delitua, baita defendatzea abortu santua. Zintzo jokatzea da gure sekretua, San Jose eguna ez da egun sakratua. Duzuenok ospatu, zuena da eguna, gurea gehiago da amaren jarduna. Ereduen gainean badut nire kezka; «perfekturik ba al da?», neroni galdezka. Non bilatu baina galderen erantzuna, hemen guztia bada argia edo iluna. Aitei eta amei. Amarik ez dutenei eta aitarik gabe bizi direnei. Familia eredu desberdinei. [@arianekamio]

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
