Sorhuet eta Etxeko finalerdietan sartu dira

Aurrez iragartzen zen moduan, Sorhuetek eta Etxetok aparteko eragozpenik gabe lortu zuten atzo Binakako Txapelketako finalerdiak jokatzeko txartela, Bielleri eta Lazkanori 40-25 irabazita. Horrenbestez, datorren igandean multzoko lehen postua jokoan izango dute Biarritzen Lanbert anaien aurka.
Bielle eta Lazkano oso indartsu sartu ziren partidan, markagailuan aurretik aritu baitziren 0-5 eta 3-9, baina hortxe amaitu zen galtzaileen abantaila. Izan ere, bederatzina berdindu zuten, eta hortik aurrera irabazleak nagusi izan ziren.
Norgehiagokak 70 minutu iraun zituen, eta markagailua honela joan zen: 0-5, 3-9, 9-9, 17-9, 14-11, 20-12, 22-13, 25-16, 31-17, 36-24 eta 40-25. Saketik, berriz, zazpi kintze egin zituen Sorhuetek; Biellek, berriz, lau gutxiago. Atzoko emaitzaren ostean Biellek eta Lazkanok amaitu dute txapelketa, eta ez dute aurrera egiteko inongo aukerarik dagoeneko. Hala ere, atzokoan, askok uste baino itxura hobea eman zuten faboritoen aurka.

El PNV entierra un legado para que lo abran en 2076

«Otro estatus está en el pacto de investidura con el PSOE, y el acuerdo es posible»

«Bortizkeria guztiak onartu behar dituzte estatuek ere, bestela frustrazioa dator»

Aldaketa klimatikoak hilekoan ere badu eragina
