Ausardiaz, mugarik ez
Bere lehen txapelketako hasierako zalantzak uxatuta, Mikel Urrutikoetxeak askoz hobeto ikusi du bere burua ligaxkako bigarren itzulian eta ez dauka finalerdietarako sailkatu izanarekin konformatzeko asmorik.

Lehiakortasunak behartu du Mikel Urrutikoetxea aurrerapauso bat ematera. Betidanik izan du Zaratamokoak kolpe berezi bat eskuetan, botera jokatzeko aukerarekin. Aurrelari gutxik atzeratu izan du pilota bizkaitarrak bezala, baina gaur egungo pilotak airea menperatzea ere eskatzen du eta iazko Buruz Burukoan sekulako garapen fisikoa erakutsi zuen bezala, Binakako honetan ausarta izaten ere badakiela erakutsi du.
Olaizola II., Bengoetxea VI. eta Berasaluze II.arekin duda gutxi izan ostean, laugarren atzelaria aukeratzea izan zen, ziur asko, Asegarceko teknikariek hartu beharreko erabakirik zailena, eta, Idoate eta Saralegi Lau eta Erdian askoz hobeto ibili izangatik -Amezketakoak erraz antzean irabazi zion lehen kanporaketan- Urrutikoetxearen alde egin izanarekin asmatu zutela esan daiteke.
Udan, batez ere Lekeition, Beroizekin batera, erakutsia zuen Urrutikoetxeak gantxoa ondo landua zuela, baina buruz buruko lehietarako pilotari egokiagoa ez ote den zalantza piztu zen, baita aurrelariarengan berarengan ere. «Txapelketa hasieran pixka bat kosta egin zitzaidan, urduritasuna izaten da beti, lehen txapelketa da eta ez nekien nola egingo nuen..., baina bigarren itzuli honetan gusturago sentitu naiz, ausartago ibili naiz eta uste dut gauzak ondo irten zaizkidala», azaldu zuen atzo pilotariak Eibarren.
Beste liga bat
Beraiek izan dira finalerdietan izateko gehien sufritu behar izan dutenak; berez, beraiek dira txapelik ez duten bikote bakarra, baina behin honaino iritsita, ez daukate konformatzeko inolako asmorik. «Kirolari batek beti izan behar du anbizioa, ahalik eta gorenen iristen saiatu behar du. Agian, lehen helburua hauxe zen, finalerdietan sartzeko aukeraren bat izatea, lortu dugu eta orain saiatuko gara ahalik eta hobekien egiten. Ea gauzak nola irteten diren», azaldu zuen Urrutikoetxeak.
Hori bai, aurrekariak ez dituzte onegiak, ligaxkan arituko diren beste hiru bikoteen aurka jokatutako sei partidak galdu baitituzte lehen itzulian. «Ligaxka hasi genuenean bagenekien zein zen gure liga, sailkatzeko aukerak izanez gero, bagenekien zein partida atera behar genituen aurrera, horretan saiatu ginen. Xala eta Zubietaren aurka nik partida bakarra jokatzeko aukera izan nuen -Maulen Saralegi aritu zen-eta 22-20 galdu genuen, baina Aimar eta Irujoren aurka beraiek asko jokatu zuten eta guk ez genuen gure maila eman bikote bezala. Baina onena da orain beste ligaxka bat hasiko dela, denok hutsetik hasiko gara eta hemen kantxan demostratu behar da. Gu hiru partidetan ahalik hobekien jokatzen saiatuko gara eta irabazten badigute, izan dadila hobeak direlako».
Gaur astebete, Xala eta Zubietak mesede ederra egin zieten Berasaluze-Albisuri irabazita, baina ordaina ez da atzo bientzat jaurtitako laudorioez harago joango. «Ondo egonda, Zubieta gehien gustatzen zaidan atzelarietako bat da, eta aurrekoan oso ondo ikusi nuen, eta zer esan Yvesen inguruan, oso bikote orekatua osatzen dute».
Zubieta: «Estamos en el mejor momento físico»
El horizonte se ha aclarado para Xala y Zubieta desde que ambos pudieron dejar atrás esos problemas físicos que lastraron su juego las primeras semanas. De ahí que el zaguero de Etxarri declarase ayer que «es nuestro mejor momento en el campeonato en lo físico. No tenemos ningún problema y cuando físicamente estás bien, todo lo demás viene seguido. Estamos entrenando con normalidad y eso se nota».
La pareja de Aspe ha encadenado sus mejores partidos en esta fase final de la primera vuelta, pero Zubieta espera poder elevar su nivel un poco más. «Se está comenzando a ver el juego que queremos, creo que podemos jugar más, pero ya hemos empezado a jugar lo que podemos», señaló. J.O.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
