Ion SALGADO GASTEIZ
HIZKUNTZA POLITIKAREN GAINEKO EZTABAIDA

EAJ-k, PSErekin batu, eta uko egin dio EH Bilduk proposatutako batzordeari

EH Bilduk proposatutako Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen Batzordea sortzeari uko egin zion atzo Legebiltzarrak. Xabier Isasik batzorde horretan Gobernuak eta euskalgintzako eragileek parte hartu beharko luketela azaldu zuen. Gasteizko Ganberaren gehiengoak atzera bota zuen, halaber, koalizioak egindako beste proposamena, alegia, hizkuntza politikarako aurrekontua gutxienik Jaurlaritzaren urteko aurrekontu osoaren %1,5 izatea.

Joan den astelehenean Estitxu Breñasek Lakuari leporatu zion hizkuntza politika PSEren eskutik eta euskal hiztunen komunitateari bizkarra emanda egiten duela. EH Bilduko legebiltzarkideak esandakoa agerian utzi zuen atzo EAJk Legebiltzarrean, Jaurlaritzak euskararen erabileraren normalizazioaren alorrean duen jardun politikoari buruzko eztabaida monografikoan. Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean burutu zen ekitaldi horrek EAJ eta PSEren arteko sintonia erakutsi zuen; izan ere, bi alderdietako legebiltzarkideen botoak batuta onartu zituzten adostutako erdibideko bost zuzenketak.

Hala, Legebiltzarrak hizkuntza politikaren «zeharkakotasuna sendotzen» jarrai dezala eta euskal gizartearen «pluraltasuna» errespeta dezala eskatu zion Gasteizko Gobernuari. «Herritarrek bizitzako eremu guztietan hizkuntza hautatzeko duten askatasuna berma dezala, EAEko errealitate soziolinguistiko ezberdinak errespetatuz, inork hizkuntzagatik inolako diskriminaziorik jasan ez dezan», adostu zuten EAJk eta PSEk.

Era berean, euskararen sustapena eta bi hizkuntza ofizialen arteko berdintasun soziala eta bizikidetza harmoniatsua helburu izango dituen hizkuntza politika gara dezan eskatu zioten Lakuari, euskaldunok egunero pairatzen duten hizkuntz inposizioari buruz hitz egin gabe. Zentzu horretan, enpresen eta merkataritzaren eremuan euskararen erabilera bultzatzea eskatu zuten legebiltzarkideak, «betiere errespetatuz herritarrei orokorrean eta kontsumitzaileei bereziki aitortutako hizkuntza eskubideak». Gaur egun Euskal Herrian existitzen ez diren edo errespetatzen ez diren hizkuntza eskubideak.

EAJk EH Bilduko legebiltzar taldearekin ere adostu zituen hiru ebazpen. Erdibideko zuzenketa horiek, Jaurlaritzari euskararen erabilera gizarte esparru desberdinetan bultzatzen jarrai dezala eskatzen diotenek, ez zituzten bildu subiranistek egiten zituzten proposamen zehatzak. Izan ere, Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen Batzordea sortzeari uko egin zion Legebiltzarrak. Xabier Isasi EH Bilduko legebiltzarkideak esan zuenez, batzorde horretan Urkulluren Gobernuak eta euskalgintzako eragileek parte hartu beharko lukete. Ganberaren gehiengoak atzera bota zuen, era berean, hizkuntza politikari esleitutako aurrekontua gutxienik Jaurlaritzaren urteko aurrekontu osoaren %1,5 izan dadila eskatzen zuen proposamena.

«EH Bildun hizkuntza politika molde berriak proposatzen ari gara, politika hori eraginkorragoa izan dadin, baina EAJ orain arteko politikaren defentsa egitera mugatzen da, eta bide horretan gaztelaniaren nagusitasunaren defendatzaileen babesa jasotzen du; oso sintomatikoa da», esan zuen Isasik, EAJren hizkuntza politikarekin PSE eta PPko politikariak oso eroso daudela salatzearekin batera.

Halaber, legebiltzarkide subiranistek Lakuak irakaskuntzan A, B eta D ereduen sistema gainditu nahi ez duela ikustea «oso kezkagarria» dela adierazi zuten. «Denok dakigu ereduen sistemak ez duela balio ikasle guztiek hizkuntza gaitasun egokia lor dezaten, baina, hala eta guztiz ere, EAJk uko egin dio sistema aldatzeari. Are okerrago, Wert ministroari ez dela aldaketarik egongo agindu dio eta hori garaipen gisa aurkezten du gainera, horren ondorioz Madrilek EAEn Lomce-ren atal bat aplikatuko ez duelako. Noski, espainiar Gobernuak ez du horren beharrik, Jaurlaritzak ministroari bere lana egiten diolako», deitoratu zuen Isasik. Jarraian, Lakuak aurkeztutako V. Mapa Soziolinguistikoaren emaitzak gogora ekarri zituen eta, horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %20,8k erabiltzen dute euskara etxean, 1981ean baino puntu bat gutxiago. «Inoiz baino euskaldun gehiago gara. Nola liteke inoiz baino euskaldun gehiago izatea eta, aldi berean, euskara desagertzeko arriskuan egotea?», galdetu zuen.

Euskalgintzako eragileak

Isasik gaur egun dauden erabilera mugak aipatu eta euskararen urteko hazkuntza tasa, %1,81, biziraupen osasungarria izateko mailara ez dela iristen azaldu zuen, eta EH Bilduk Euskararen Aholku Batzordean zegokion ordezkaritza Kontseiluari utzi ziola gogorarazi zuen. Hala, euskalgintzako eragileek egindako lana goraipatu zuen. «Jaurlaritzaren hizkuntza politika beti joan da euskalgintza eta herri mugimenduaren atzetik, ikastolaren atzetik, eskola publikoaren atzetik, matrikulazio kanpaina herrikoien atzetik, hizkuntza paisaia euskalduntzeko mugimenduaren atzetik, alfabetatze mugimendu herrikoien atzetik, euskal prentsa mugimenduaren atzetik, Bai Euskarari ziurtagiriaren atzetik, Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren atzetik eta UEMAren atzetik», salatu zuen.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gogor kritikatu zuen Isasik esandakoa. Lakuako ordezkariak EH Bilduren diskurtso «zaharra» gaitzetsi zuen eta azken hamarkadetan euskarak hazkunde ikaragarria izan duela adierazi zuen. Etorkizunera begira bete behar diren hiru faktore aipatu zituen: lege babes egokia onartzea euskara defendatzeko, hizkuntza politika aktiboa martxan jartzea hizkuntzaren ezagutzan aurrera egiteko; eta herritarren atxikimendua lortzea erabilpena bultzatzeko.

EAJko Garbiñe Mendizabalek euskara bultzatzeko Gobernu jeltzale ezberdinek martxan jarri dituzten neurriak nabarmendu eta proposatutako eztabaida kritikatu zuen: «Gazteen artean euskararen erabilpena ikaragarri hazi da. Gaur egun %70 baino gehiago dira euskaldunak, eta duela 30 urte ez zen %20ra iristen».

Bestetik, PSEko legebiltzarkide Idoia Mendiak atzoko batzordean gauza berririk ez zuela entzun esan zuen, eta hizkuntza politika Legebiltzarreko taldeen artean adostu behar dela azpimarratu zuen. Halaber, PPko Carmelo Barriok euskararen normalizazioari buruz hitz egiteko eztabaida monografiko bat egitea ez dela beharrezkoa esan zuen. Bukatzeko, Gorka Maneirok (UPyD), batzordearen lehenengo zatian parte hartu zuenak, euskararen ezagutza eta erabilpena bultzatzeko gehiegikeriak egin direla salatu zuen. Bere esanetan, erdaldunek, euskal herritarren gehiengoak, Euskal Herritik kanpo joan behar izan dute hizkuntza dela-eta.

Bertsokleta llevará la situación de Nafarroa a toda Euskal Herria

La iniciativa Bertsokleta pretende dar a conocer en el conjunto de Euskal Herria la situación que vive el euskara en Nafarroa, marcada por la vigencia de la denominada Ley del Vascuence, que establece tres zonas lingüísticas. «Los habitantes de las llamadas `no vascófona' y `mixta' sufren discriminación, ya que no se les reconoce el derecho a estudiar en euskara», explicó Oscar Saenz Acedo, uno de los participantes en la iniciativa.

Los participantes, alumnos de bertso eskolas de las zonas discriminadas, tomarán la bicicleta el próximo sábado en Lodosa para recorrer los siete herrialdes de Euskal Herria. En cada uno de ellos, realizarán un bertso-saio para dar a conocer la situación del euskara en Nafarroa. La primera etapa partirá desde Lodosa para llegar al mediodía a Lizarra y a la tarde en Agurain. La segunda etapa unirá Agurain y Markina. Desde esta localidad vizcaina partirán el día 21 para llegar a Lasarte. El día 22 se realizará el recorrido entre Lasarte y Senpere y el 22 entre esta localidad labortana y Urdiñarbe. El día 24 llegarán a Baigorri, donde los bertsolaris Bixente Irigarai y Battit Janko se unirán a la iniciativa. La ruta finalizará en Iruñea el día 25. Está previsto un bertso-saio en Katakrak a las 19.30 y un pintxo-poteo en el bar Lanbroa con los bertsolaris Irati Majuelo, Xabier Terreros y Aimar Karrika.

«La Ley del Vascuence obliga a las familias a realizar kilómetros diariamente. Nosotros haremos los nuestros como una manera de homenajearles», añadió Saenz Acedo. Martxelo DÍAZ

El Estado español avala los criterios lingüísticos de Gipuzkoa

Un informe -datado el pasado 7 de marzo y al que ha tenido acceso GARA- que el Ministerio español de Hacienda trasladó a la Comisión Europea avala los criterios lingüísticos que la Diputación de Gipuzkoa estableció para los trabajadores de las obras de Deskarga. En concreto, el Gobierno foral fijó que, de las once personas que estaban trabajando en las obras, al menos dos tenían que tener el EGA, exigencia avalada por la Hacienda española en el informe enviado a Bruselas.

No obstante, el Ministerio español advierte de que los servicios jurídicos están «encima» de los criterios lingüísticos que aplican las instituciones vascas, por si las mismas incumplen leyes.

El hecho de que el Estado español tenga que informar sobre los criterios lingüísticos de Gipuzkoa responde a una denuncia del eurodiputado de UPyD Francisco Sosa Wagner, quien preguntó a la Eurocámara sobre si Gipuzkoa incumplía alguna ley por el hecho de que exigiera el conocimiento del euskara a las empresas que se presentaban a las licitaciones públicas. También el PP, por parte de su eurodiputado Carlos Iturgaiz, se sumó al conflicto abierto por UPyD.

El aval del propio Estado español llega justo cuando su delegado en la CAV, Carlos Urquijo, ha emprendido su propia batalla contra los criterios lingüísticos que varias instituciones de la comunidad autónoma están aplicando en las contrataciones públicas. Cabe recordar que Urquijo ha pedido requerimiento a 63 instituciones vascas, hasta el punto de que algunos casos han llegado a los juzgados. El pasado miércoles se llevaron a cabo concentraciones en 19 municipios en contra de este «ataque». GARA