Donostia

Bilduk Arte Ederretako eraikinerako babes handiena eskatuko dio Lakuari

Donostiako Udaleko Bildu taldeak hurrengo Udalbatzan eztabaidatuko den erakunde adierazpen bat erregistratu du, Gasteizko Gobernuari eskatuz Arte Ederretako eraikinari babes maila handiena eman diezaiola, monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondare izendatzeko. 2014ko otsailean, Donostiako Udalbatzak Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezi berria onartu zuen. Onarpen horren ondorioz, Udalbatzak, Udal Gobernuaren irizpidearen kontra -kanpoko fatxadak eraistearen kontra azaldu da-, gaur egun Arte Ederren eraikinak duen babesa ematea adostu zuen.