2014/05/10

Nafarroa Oinezen aldeko kontzertua egingo da gaur Irunberriko zineman

Irunberrik jaialdi berezia egingo du gaur iluntzean, herriko zineman. 19.00etan hasita, Zangozako Juan Frances de Iribarren musika eskolako fanfarrea eta abesbatza txikia eta Irunberriko musika eskolako ikasleen gurasoek osatuko duten Kantirun abesbatza izango dira taula gainean, Nafarroa Oinezen aldeko ekimenean. Sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira 3 euroren truke, 18.00etatik aurrera.