Otegi ez da
Arnaldo Otegi ez da Gerry Adams. Garai batean askotan esaten zen esaldia, zera adierazi nahian, Gerry Adamsek bakearen alde egindako lana balekoa eta onargarria zela, Otegirena ez bezala, batez ere Gerry Adamsen ekarpena nazioartean eta, baita Erresuma Batuan ere, balekotzat eta onargarritzat jotzen zelako, Otegirentzat -orain arte- ukatu nahi izan den zerbait. Baina egunotan, krimen zahar baten ikerketa dela eta, Gerry Adams atxilotu dute, eta badirudi orain Gerry Adams bera ere ez dela Gerry Adams. Ni askoren segida baino ez gara gizakiok, eta elkarren arteko jarraitutasun zalantzagarriak eraikitzen du gure nortasun publikoa. Iraganera jotzeak, iraganean katramilatzeak ez du zentzurik berez, gutxiago oraina arriskuan dugunean.
Arnaldo Otegi ez da Nelson Mandela. Orainaldian jokatu baina etorkizun esanahiko esaldia, logika guztiaren aurka (berriz ere) luzatutako Otegiren presoaldiarekin zerikusia duena. Mandelarekiko konparazioak gehien haserretzen dituena dira, hain zuzen, atxiloaldia luzatzearen aldekoenak. Estratega kaskarrak, beraien amesgaiztoa gerorako ongarritzen dihardutenak.
Arnaldo Otegi ez da Isabel Pantoja, biek gaizki nahi dituztenen etsipenerako irribarre egiteko aholkatu arren.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
