J.L.
Harri-jasotzea

Joseba Esnaolak bi jasoaldi eman dizkio 215 kiloko harriari


Harri-jasotzaile gipuzkoarrak 200ekoarekin lortu zuen aurreko marka pasa den azaroan, eta itxura bikaina emanez, gainera. Atzo ere gauza bera egin zuen.

Harria hiru aldiz ere berdindu zuen bizkarrean, baina gaztetasunak ematen duen eskarmentu falta ikusi zitzaion. Bertaratu zen jendetza agurtu nahi izan zuen harria bizkarrean zuela, baina mugitu egin zitzaion, eta albotik ukitu egin behar izan zioten, eta usteltzat eman zioten epaileek. Berriro ere Berrobiko pilotalekuko harmailek betekada izan zuten.

Joseba Esnaolak berriro ere lan bikaina egin zuen atzo Berrobin, bere herrian, 215 kiloko errektangularrari bost minutuko txanda bakar batean bi jasoaldi emanez.