Amaia U. LASAGABASTER
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala

«Futbolari sentitzea zer den ia ahaztuta neukan»

Oraindik erritmoa falta zaion arren, Maialen Zelaiak hamaikakoan bizi ahal izango du denboraldi amaiera.

Itxaronaldi amaigabe baten ondoren, Maialen Zelaia bueltan dago. Poliki-poliki, urratsez urrats, aurrelari donostiarrak 2013. urteko otsaileko arratsalde ilun batean finkatu zuen helmugara iritsi da. Futbolari sentitzen da berriro ere.

Ez da erraza izan. Belauneko lotailuak hautsi zituen lan saio batean. «Hasieran, errekuperazio epea sei-zortzi hilabetekoa izango zela komentatu zidaten. Badaezpada maximoan pentsatu nuen, zortzi bat hilabete, poliki bazihoan desilusiorik ez izateko», azaldu du donostiarrak. Baina epe hori gaindituta, Zelaiaren izena ez zen agertzen Realaren hamaikakoan «eta hori izan zen gogorrena; denbora aurrera doala ikustea eta belauna ez dela errekuperatzen». Neketsua izan da zuri-urdinak gimnasioan eman duen denbora guztia eta are neketsuagoa, «denbora hori igandean jokatuko ez duzula jakinda ematea». Ez dauka «dudarik» donostiarrak, ildo horretan, «alde psikologikoa askoz ere gogorragoa dela. Esfortzu handia egin behar da fisikoki osatzeko, baina benetan kostatzen dena da taldekideak zelaira doazela ikustea zu gimnasiora zoazen bitartean».

Taldekideekin batera zelairainoko bide hori berriro ibiltzeko, 14 hilabete eman ditu guztira Zelaiak jo eta ke lanean. Urte luze astuna eta, era berean, aberasgarria. «Aurretik ere banekien, baina zer nolako taldekide onak ditudan ikusteko balio izan du, lagundu nauen jende guztia, taldean, klubean, Tximisten laguntza, eta familian, lagunak...».

Orain, horiei ere, «lan guzti horren sariarekin» gozatzeko unea heldu zaie. Etapak banan-banan gaindituz. Apirilaren azken astean alta jaso eta igande horretan bertan bere izena deialdian sartu zen. Astebete geroago, Levanteren aurkako Ligako azken partidan, txandala kendu eta bost minututxo zelai gainean egoteko aukera izan zuen. Joan den larunbatean, beste urrats bat egin eta Bartzelonaren aurkako Kopako partidako azken ordu erdian jokatu zuen. Une hunkigarriak, «futbolari izatea zer den ia ahaztuta baineukan».

Oraindik «asko falta zait neure onenera heltzeko», baina «taldearen egunerokotasunean sartze hutsarekin ere konforme nago». Aurrelariak aitortu duenez, «entrenatze hutsarekin ere poz-pozik nengoen. Faltan hainbeste bota dudan dinamika, izan ere».

Lana ez zaio amaitu, hala ere, kasu honetan alderdi fisikoak psikologikoak baino pisu handiagoa daukan arren. «Egia esan, beldur handiagoa izango nuela uste nuen, baina dezente kendu dut, babestuta nago -azaldu du-, eta benetan falta zaidana lanak eta lehiaketak emango didate. Erritmoa, jokatzeko aukera... Horretarako denbora, lan gehiago eta partidak behar ditut».

Eta etorkizun hurbilean horiek edukitzea espero du, Reala oporrak hartzeko zorian dagoen arren, Bartzelonaren aurka Kopako final laurdenetako joaneko partida galdu ondoren. Zozketaren emaitza pena izan zen bezala -«hainbeste lan egin ondoren, azken urteotan zain egon ondoren eta bigarren itzulian taldeak egin duen lan ikusgarria kontuan hartuta, inork nahi ez zuen aurkaria egokitu baitzitzaigun»-, gauza bera esan daiteke larunbatean Zubietan jokatutako norgehiagokari buruz. «Bai, pena da, taldeak oso lan ona, serioa, egin zuelako, eta bigarren zatian jasotako gol horrek kanporaketa korapilatzen du. Egia da ere Bartzelonaren aurka atea hutsean lagatzea oso-oso zaila dela, eta hori ere kontuan izan behar zen kanporaketa jokatu aurretik», gogorarazi du.

Ez da erraza izango buelta ematea, baina larunbateko irudi onak, Ligako partidan Joan Gamper-en egindako partidak eta taldean ikusten dituen sentsazioek «itxaropen handia» ematen diote Zelaiari. «Esan behar dugun gauza dela ematen du, baina egia da, horrela da, taldea benetan konfiantzaz beteta dago. Ligan ia irabazi genuen, azken minutuan sartu zuten 2-2koa; lor daitekeela ikusi genuen, beraz. Zergatik ez dugu lortuko oraingoan? Taldeak helburu horrekin eta ilusio horrekin dihardu lanean».

La semana

Remontada. El Oiartzun está obligado a remontar si quiere seguir adelante en su camino a Primera, tras caer en su visita al Fundación Albacete (3-1). Lo intentará el domingo (12.00) en el Karla Lekuona. En el resto de emparejamientos, Granadilla Tenerife Sur tomó una considerable ventaja ante El Olivo (0-2), también Santa Teresa ante La Solana (1-2), mientras el Sporting Plaza Argel se imponía al Lleida (3-2).

Sant Gabriel. Sigue la desbandada en el Sant Gabriel, que se mantendrá en Primera pero con un proyecto forzosamente renovado. La última en salir es Cristina Pizarro, «Chini», que regresa al que fuera su equipo anterior, el Rayo Vallecano. Además, según informó Radio La Mina, Toni Camacho podría tomar el testigo de Dani Limones en el banquillo.

Mundial. Se van perfilando las participantes en la cita canadiense de 2015. Además de la propia anfitriona, ya tienen su billete la defensora del título Japón, Australia, China y la República de Corea. Las cuatro acceden al Mundial tras clasificarse para semifinales de la Copa Asiática, que se disputa estos días en Vietnam. La quinta plaza correspondiente al continente asiático saldrá del partido que disputen hoy Tailandia y Vietnam.

Alemania. Máxima emoción en la Frauen Bundesliga, después de que el vigente campeón Wolfsburgo se impusiera al Turbine Potsdam (2-0) en el partido aplazado de la 17ª jornada. A falta de cinco jornadas para su conclusión, la Liga se pone al rojo vivo, con FCC Frankfurt y Turbine en cabeza con 47 puntos y el Wolfsburgo al acecho, con solo uno menos. Hay posibilidad de doblete, además, para el Francfurt, que se adjudicó su noveno título de Copa, al imponerse en la final al Essen (3-0), con goles de Ando, Kuznik y Laudehr.

Estados Unidos. Seattle Reing no cede. Enlaza su séptima victoria consecutiva y se mantiene como el único equipo de la NWSL con pleno de victorias. Con siete jornadas disputadas, aventaja ya en ocho puntos a su más inmediato perseguidor, Chicago Red Stars.

Sporting, zelaiari etekina atera zion bakarra

«Zelai faktoreak» ez zuen garrantzi handirik izan Kopako final laurdenetako joaneko partidetan. Izan ere, Huelvako Sporting izan zen bere zelaian jokatzeari etekina atera zion bakarra, Levante 1-0 gaindituz Virgyk sartutako golari esker.

Atletico Madrilen eta Rayo Vallecanoren arteko derbi madrildarra, bestalde, hutsean amaitu zen, ikusmina itzuliko norgehiagokaraino luzatuz.

Emaitza txarrenak, zoritxarrez, euskal taldeenak izan ziren. Realak Bartzelonaren aurka galdu zuen (0-1), eta Athleticek Valentziarekin berdindu (1-1). Igandean bueltatuko dute bisita biek. Valentziako Kirol Hirian 12.00etan hasiko da partida eta Joan Gamper-en 16.00etan, BarcaTVk eskainita. A.U.L.