Garoña behin betiko ixteko bidea, Europan zehar
Energia nuklearraren arriskutik harago, Garoñako zentralak -lehen belaunaldikoa eta, beraz, iraungitze data aspaldi gaindituta duen zentrala- beste edozeinek baino bi bider arrisku handiagoa duela jakitetik harago, oraindik herritarrek zentral hori berrirekiko duten ala ez begira egon behar izateak adar jotzea ematen du. Hala ere, ez da adar jotze hutsa, hori baino askoz larriagoa baizik. Zentral hori diseinatu zutenean aurreikusitako epea ez zuela gaindituko agindu zuen alderdiak, PSOEk alegia, zenbait urtez luzatu zion jarduteko baimena, eta ondoren PPko Gobernuak urte hartan ixteko erabakia indargabetu eta zentrala zabalik jarraitzearen alde apustu egin zuen, haren jarduera ezinbestekoa dela argudiatuta. Bistan zen orduan argudio hori faltsua zela; orain, azken urteotan, Nuclenorren interes ekonomikoak direla-eta, geldirik egon ondoren, are ageriagoa da gezur hori. Eta Madrilgo Gobernuak, bere apustuari eutsita, Nuclenorri traba ekonomikoak kentzeko legedia aldatu ostean, bere historia luzea istripuz betea duen zentrala berrabiatzeko asmoa erakutsi du enpresak.
Gobernu espainolaren iruzurrak ikusita, Europara jotzea aztertzen ari da Araba Garoñarik Gabe taldea. Tristea da horrelako auziak, besteak beste, Europan ebazten saiatu behar izatea. Onartezina, horien kaltea jasaten duten herritarren hitzari hainbeste urtean entzungor egitea.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
