Gaztedik aurreikuspenak bete, eta denboraldiko lehen txapela lortu du

Gaztedi A taldeak eraman du denboraldiko aurreneko txapela. Gorriek lehen postuan ekin zioten 680 kiloko azken jardunaldiari, eta ez zuten hutsik egin, amaierako saioan ere onenak izan ziren, txapela segurtatuz.
Azken jardunaldiko tiraldi guztiak irabazi egin zituen, eta horrekin gainerakoak aukerarik gabe utzi zituen. Bigarren postuan Goiherri B taldea geratu zen, Gaztedirekin bakarrik galduta. Hirugarren Mutriku sailkatu zen, aurreko bi taldeekin galdu, eta gainerakoei irabazita.
Ondoren Goiherri B eta Ibarra geratu ziren berdinduta, bakoitzak lau tiraldi irabazita. Goiherri B sailkatu zen horien atzetik, Gaztedi C taldeari irabazi eta gainerako guztiak galduta, eta Gaztediren hirugarren taldeak itxi zuen Mutrikuko Galdona auzoan jokatu zen azken jardunaldiko sailkapena.
Sailkapen orokorrean, berriz, Gaztedi A izan da onena, eta Laukizkoek guztira 20,5 puntu lortu zituzten, eta biren aldea kendu diote Goiherri A taldeari. Gainerakoak nahiko aparte geratu dira. Hirugarren Mutrikuk amaitu du, eta gipuzkoarrek 14 puntu lortu dituzte. Laugarren Gaztedi B sailkatu da 12,5 punturekin, bosgarren Goiherri B sailkatu da 8 punturekin, seigarren Ibarra 7rekin, eta azkena, berriz, Gaztedi C 3,5 punturekin.
Pisurik handiena amaituta, hurrena 640koa jokatuko da, eta hor ere Gaztedi A eta Goiherri A izango dira txapela lortzeko faboritoak.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
