DONOSTIA 2016

Xabier Paya eta Juan Karlos Izagirre Derryn daude bisitan

Donostia 2016 Europako Hiriburutza Kulturalaren ordezkaritza bat, haren buru direla Xabi Paya behin-behineko zuzendari kulturala eta Donostiako alkatea den Juan Karlos Izagirre, Derryra (Ipar Irlanda) joan da Hiriburutza Kulturalen Jarraipen Batzordeak gomendatuta. Bruselak bi hirien arteko harremana txalotu egin zuen martxoan Derryko ordezkariak Donostian izan zirenean. Horrela, bi hirien arteko lankidetza sustatu nahi dute, Derry Europako Hiriburu Kulturala izan baitzen 2013an.