Mugan bizi, bizi
Durangotik Iruñerako giza katearen biharamunetan, marraztu genuen katea mapan ikusi orduko saguarekin hegoaldera mugitzeko tentazioa izan dut. Han baitago Ebro, irudimen pixka batekin aurrekoaren paralelo izan daitekeena, eta Ebroren ertzean Lapuebla de Labarca. Aurtengo leloak gogorarazi dit bizi, nire bizitzako lau urtean bizi izan nintzela bertan, eta egungo ikasleak ezagutu ez banituen ere orduan ikasle izandakoez pentsarazi. Euskararentzat idorra zen lurrean erein zuten hazia duela belaunaldi bat, eta ikasle ohiak guraso papera hartzen ari diren honetan, Lapuebla eta inguruetan etxetik euskaldun diren umeak ari dira sortzen.
Inguruak, bai, Lapueblako Assa ikastola ez baita herri bakarreko ikastola, Arabako Errioxa osoko (eta baita mugakide dituen Errioxa eta Nafarroako ere) ikasleak jasotzen ditu bere besoetan. Badira autobusean ordubeteko bidea eginda ikastolara etortzen diren ikasleak, goiza ikastolan pasa eta berriro ordubeteko bidea zain izaten dutenak. Hau guztia posible izan dadin dira ongi etorriak laguntza guztiak, eta horregatik eskatzen digute gurea ere. Eman diezaiegun, beraz, eta izan gaitezen eskuzabal behinola besoak zabal hartu gintuzten haiekin.
Igandean Lapueblara joango naiz, mugan bizi, bizi izan nintzelako baino, euskarak mugan bizi-bizi dantza egiteko aukera izaten jarrai dezan.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
