J.L.
Giza-proba

Itziarko plazan abiatuko da Gipuzkoako Txapelketa

Gipuzkako Giza-proba Liga hasiko da gaur eta 19.00etan izango da aurreneko ekinaldia, Itziarren. Bertan, hiru talde lehiatuko dira. Irabazten duenak 3 puntu jasoko ditu; bi, bigarrenak; eta bat, hirugarren postuan sailkatzen denak.

Itziarko Andutz, Mendaro eta Orioko Heldu taldeak lehiatuko dira. Bakoitzak 20 minutu izango ditu lanerako, eta tarte horretan plazari itzulirik gehien ematen dizkion taldeak lortuko du lehen jardunaldiko garaipena.

Taldekako giza-probak sekulako indarra hartu du azkenaldian. Ez dira urte asko berriro hasi zirela, baina herri askotan atera dira taldeak, nahiz eta denek ez duten txapelketetan parte hartzen.

Itziarren giro aparta espero dute, horrelako saioek jende asko erakartzen baitute, eta are gehiago parte hartuko duen taldeetako bat herrikoa dela kontuan hartuta. Liga da, baina irabazten hastea beti izaten da garrantzitsua, eta beroak ere eragin handia izan lezake amaierako emaitzetan.