Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean Orion

Egun osorako festa antolatu dute Orion datorren larunbaterako, Eskolarteko Bertsolari Txapelketa dela-eta. 15 eta 18 urte bitarteko gazteak 11.00etatik aurrera arituko dira norgehiagoka. Arratsaldean, berriz, 15.00etan bertso-eskolen emanaldiak hasiko dira, baita erromeria ere.
Antolatzaileek atzo eman zituzten emanaldiari buruzko xehetasunak Donostian. Arabatik Peru Abarrategi (Aramaio) eta Maddalen Arrausi (Gasteiz) arituko dira; Gipuzkoatik Maider Arregi (Oñati) eta Iñigo Ibañez (Azpeitia); Bizkaitik, Asier Galazar (Muxika) eta Aitor Bizkarra (Abadiño); Lapurditik, Aitor Servier (Azkaine) eta Nahia Sasco (Lekuine); Zuberoatik Ibai Capot (Zalgize); eta Nafarroatik, Mikel Lasarte (Barañain) eta Maddalen Lopez (Lesaka).
Egin beharko dituzten ariketak honakoak dira: hasierako agurreko bertsoa, binaka ofiziozko gaian, bina bertso zortziko handian eta txikian, bakarka gaia emanda bertso bana, taldeka kopletan eta azken agurreko bertsoa.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia
El kaiku del gudari

Más de veinte años manejandola sala de máquinas del PSE

La represión más dura fue donde la oposición era más fuerte: Gipuzkoa
