GARA ANGELU

Angeluko gizon bat hilda topatu dute Mehatze lepoaren inguruan

Kazeta.info-k jakinarazi zuenez, Angeluko gizon bat hilik agertu zen asteartean Nafarroako Mehatze lepoaren inguruan. Angeluarra Donibane Garazi aldeko mendietara joana zen ibiltzera joan den astearen bukaeran, eta bere familiak itzultzen ez zela ikusirik desagerpena salatu zuen Baionako komisarian.

Gizonaren bila hasi ziren Mauleko eta Oloroeko goi mendiko jendarmeriak astelehenetik astearterako gauean, eta haren autoa Garazi inguruko mendietan ikusia izan zela jakinik, goizeko hiruretatik goiti jendarmeak eta guardia zibilak elkarlanean aritu ziren autoa atzeman arte. Gorpua autotik ez oso urrun topatu dute. Heriotzaren arrazoiak ezagutzeko ikerketa Iruñeko Guardia Zibilak darama, gorpua Nafarroan atzemana izan baita.