GIZA RPOBA
Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldia hasiko da
Gipuzkoako giza-proba Txapelketako bigarren jardunaldia hasiko da. Bi multzotan banatuta ari dira kanporaketak jokatzen, eta Liga ari da izaten lehen fase honetan. A multzoko bigarren saioa jokatuko da bihar, 18.30ean, Errezilgo plazan.
Itziarko Andutz, Orioko Heldu eta Mendaro izango dira lanean arituko diren hiru taldeak. Lehen jardunaldian oriotarrak izan ziren nagusi, baina oso metro gutxitako aldea baino ez zioten kendu bigarren geratu zen Itziarko taldeari.
Mendaro izan zen azkena, eta finalean izan nahi baldin badu, biharko saioan emaitzak hobetu beharko ditu zuri-berdeen taldeak. Halako saioek ikusmina pizten dute, baina pilota finala arratsalde berean izateak kalte egin liezaioke. Sarreren salneurria 5 eurokoa da.

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Eguneko gaiak
«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Eguneko gaiak
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Eguneko gaiak
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Eguneko gaiak