Itziarko Andutz gero eta maila hobean dagoela erakusten ari da

Itziarko Andutz taldeak irabazi zuen Gipuzkoako Ligako A multzoko bigarren jardunaldia, eta lehen fase hau amaitzeko jardunaldi bat geratzen denean, finalean sartzeko pauso handia eman zuen.
Lehen jardunaldian bigarren postuan geratu ziren, eta bigarrengoan aurrenengo, eta ongi gainera, alde nabarmena atera zien gainerakoei. Hogei minutuko lana burututa, 68 plaza, eta 3,25 metro egin zituen, eta inork ezin izan zuen hori ondu.
Bigarren posturako borroka handia egon zen Mendaroren eta Orioko Heldu taldeen artean. Azkenean, ordea, mendaroarrek lortu zuten bigarren postua. Azkena amaitu zuen aurreneko saioa, eta bigarrenaren ostean, finalean sartzeko aukerei eutsi egiten die. Zuri-berdeek, guztira 64 plaza, zinta 1 eta 1,55 metro egin zituzten.
Hirugarren postuan geratu zen Orioko Heldu taldea. Aurrenekoan gailendu egin ziren, baina bigarrengoan azken geratu dira, nahiz eta finalean sartzeko aukerei eutsi egiten dieten. Oriotarrek 64 plaza, eta 0,96 metro egin zituzten, baina ezin izan zuten mendaroarren marka hori gainditu.
Multzo honetan bi jardunaldi jokatu dira, eta Itziarko Andutz taldea dago sailkapen nagusian lehen postuan, 5 punturekin, eta bera da lehen bi jardunaldi hauetako erregularrena ere. Bigarren postuan Orioko Heldu taldea dago, 4 punturekin, eta azkenik, hirugarren postuan, Mendaro taldea, 3 punturekin. Uztailaren 12an jokatuko da azkeneko jardunaldia eta han erabakiko da dena.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
