Donejakue bideko 37 eliza eta monumentu bisitatzeko aukera dago uda honetan Nafarroan

Donejakue bidean zehar kokaturik dauden Nafarroako 37 eliza eta monumentu bisitarientzako zabalik izango dira uztail eta abuztuan. Tenpluok duten interes artistiko eta erlijiosoa dela-eta egongo dira ikusgai, udan irekitzeko programa honi esker. Ekimen hau 2008an jarri zuen abian Nafarroako Gobernuak eta zazpigarren edizioa da aurtengoa.
Nafarroa zeharkatzen duten ibilbide desberdinetan izango da zer ikusi. Luzaide eta Viana arteko bidean, besteak beste, hauek: Luzaideko Santiago eliza, Orreagako Andre Maria Errege Kolegiata eliza, Iruñeko San Saturnino eta San Nikolas elizak, Muruzabalgo Eunateko Andre Maria eliza, Gareseko Gurutzearen eliza, Santiago eliza eta San Pedro eliza, Lizarrako San Pedro Ruakoa eliza, Aiegiko Iratxeko monasterioa eta Vianako Santa Maria eliza.
Zangoza eta Viana artean, berriz, Santa Maria eliza, Santiago Nagusiaren eliza eta Asisko San Frantziskoren komentua Zangozan, Leireko monasterioa eta Xabierko gaztelua, basilika eta parrokia topa daitezke zabalik. Bestalde, Tuterako Santa Maria katedrala eta Magdalena eliza irekiak egongo dira eta, azkenik, Baztango ibilbidean, Urdazubiko San Salbatore monasterioa eta Elizondoko Santiago eliza ere bisitatzeko aukeran egongo dira.
Donejakue bidearen ondare historiko eta erlijiosoaren lekuko dira dagoeneko publikoarentzat irekiak dauden 37 tenplu eta eraikin horiek. Estilo erromanikoa da nagusi guztien artean, baina estilo gotikoaren, estilo errenazentistaren eta estilo barrokoaren adibide garrantzitsuak topatzeko aukera ere izango du Nafarroatik itzuli bat emateko prest dagoen bisitari orok.
Liburuxka osagarriak
Ekimen hau iragartzeko «Donejakue bideko 37 monumentu bisita egitekoak» izeneko liburuxka ere osatu dute. Guztira 33.000 ale argitaratu dira eta lau hizkuntzatan daude eskuragarri: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Liburuxka eskuratu nahi duenak Donejakue bidea igarotzen den herrietako turismo bulegoetara jo beharko du programak irauten duen epean, hau da, hilaren 1etik abuztuaren 31 arte.
Eliza eta monumentu guztien kokapena eta ordutegiak zehazten dira bertan. Horrez gain, horiei buruzko informazio osagarria ere aurki daiteke.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
