Aimar Irigoien izango da berriro ere txapela lortzeko faborito nagusia

Aimar Irigoien faborito dela jokatuko da bihar 18.30ean, Usurbilen, Gipuzkoako Txapelketa. Errezildarra da egungo txapelduna, eta zaila izango da hari inork txapela kentzea. Horretarako aukerarik gehien izan dezakeena, Joseba Ostolatza zestoarra izango da.
Aipaturiko biez gain, Galarraga, Izeta III.a, Telleria II.a eta Ugartemendia izango dira lanean arituko direnak. Lehen postua lortzea zaila izango da gainerakoentzat, baina bigarren postutik atzera ere borroka handia izango da.
Bestalde, Gipuzkoako taldekako giza-proba txapelketako B multzoko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 19.00etatik aurrera, Aiako Euskal Jolas pilotalekuan. Bertan arituko dira lanean Debako Tarinak, Urola Garaia eta Berrobi taldeak. Ezkio-Itsasoko, Zumarragako eta Urretxuko tiralariez osatutako taldeak irabazi zuen aurreneko jardunaldia, baina oso tarte txikia kendu zion Berrobiri. Debarrek ere ez dute etxean hutsik egin nahiko.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
