Maria Ortega Marcos
Abokatua
GUTUNAK

Txantreako eraso sexistaren trataerari buruz

Emakume salatzailearen abokatua naizen heinean, aurreko Txantreako jaietan gertatutako eraso sexistari dagokionez, erakundeek eta zenbait hedabidek emandako tratua dela-eta, hausnarketa bat egin nahi dut.

Halako eraso bat jasan behar izatea biktimarentzat oso traumatikoa dela kontuan hartuta, mina oraindik ere askoz handiagoa da biktimaren inguruak desinformazio mordoaren eragina izaten duenean. Desinformazio horren errudunak erakundeak zein hedabide jakin batzuk dira.

Gertaera hauek publikoak egin behar dira; izan ere, pertsona guztion eskubidea da gure hirian zer eta non gertatzen ari den jakitea. Horrela, neurri eta arreta beharrezkoak hartu ahal izateko. «Jendea ez da beldurtu behar» eta «biktimaren ohorea ez kaltetzeagatik» ez dira arrazoizko aitzakiak. Biktimaren ohorea ez da inolaz ere kaltetu biktima biktima baita, eta ez dauka inolako ardurarik gertatutakoarekin.

Bestetik, esan bezala, komunikabide jakin batzuek gertaerari emandako tratuaren inguruko hausnarketa adierazi nahi dut. Erasoa gertatu zen egunean eta hurrengo egunetan, albiste nahasgarri, morboso baita faltsu asko ere argitaratu ziren, zeintzuek biktima eta bere ingurua kaltetu baino ez duten egiten hain larria eta traumatikoa den gertaera baten aurrean.