J.L.
sokatira

Gaztedik 600eko txapela lortzeko pauso garrantzitsua eman du

Gaztedi A taldeak 600 kiloko txapela lortzeko ere pauso handia eman du, bigarren jardunaldia irabazi egin baitu, eta dena amaitzeko jardunaldi bat geratzen denean, puntu bateko aldea ateratzen dio Erandioko taldeari.

600eko bigarren jardunaldian emozioa izango zela espero zen, eta are gehiago lehen jardunaldian Gaztedik eta Goiherrik berdindu ostean.

Bigarren jardunaldi honetan, ordea, gauzak apur bat aldatu ziren. Bi faboritoek tiraldi guztiak irabazi zituzten, baina elkarren aurkako dema horretan Gaztedi gailendu zen, eta horrek sailkapen nagusiko lehenengo postua ere eman dio. Hala, azkeneko jardunaldian irabazteko dena bere esku geratuko zaio.

Gaztedi B taldeak ere lan bikaina egin zuen, eta podiumean sartzeko urrats garrantzitsua egin zuen, hirugarren postua eskuratu baitzuen. Bi faboritoen aurka galdu egin zuen, baina gainerako talde guztiak mendean hartu ahal izan zituen.

Mutrikuk eskuratu zuen laugarren postua. Gaztedi A, Gaztedi B eta Goiherri A ezin izan zituen mendean hartu, horiekin galdu egin baitzuen, baina Gaztediren hirugarren taldea eta Goiherriren bigarren taldea mendean hartu zituen. Getxorekin, ordea, berdindu egin zuen, bakoitzak tiraldi bana irabaziz, eta azkenean ezin izan zuen laugarren postu hori gainditu.

Goiherri B sailkatu zen bosgarren postuan. Gaztedi C mendean hartu zuen, eta Getxorekin berdindu egin zuen, tiraldi bana irabazita. Gainerako talde guztiekin, berriz, galdu egin zuen.

Seigarren Gaztedi C sailkatu zen, eta gorrien hirugarren taldeak Getxori bakarrik irabazi ahal izan zion, gainerakoekin galdu egin baitzuen. Azken postuan Getxok amaitu zuen, baina oraingoan bi tiraldi irabazi ahal izan zituen, bana irabazi baitzien Mutrikuri eta Goiherri B taldeari. Datorren larunbatean Erandion izango da saioa.