Urola eta Berrobi finaletik gertu daude

Berrobik eta Urola Garaiak oso gertu dute Gipuzkoako Txapelketako finala jokatzeko txartela, berriro ere lehen eta bigarren amaitu baitzuten, aurreneko jardunaldian bezalaxe baina aldaketa batekin. Orduan, Urola Garaiak irabazi zuen eta bigarren Berrobi izan zen. Atzo emaitzak aldatu egin ziren. Debako Tarinak taldea atzo ere azkena izan zen, eta finalean sartzeko ia aukerarik ez zaio geratuko.
Oraingoan, Berrobik alde polita atera zion Zumarragako, Ezkio-Itsasoko eta Urretxuko tiralariez osatutako taldeari. Guztira, 38 plaza, bi zinta eta 4,65 metro behar izan zituen.
Urola Garaiarentzat izan zen bigarren postua, eta berdeek 36 plaza, zinta 1, eta 6,15 metro egin zituzten. Azkena, berriz, Debako Tarinak taldea sailkatu zen; 35 plaza eta 1,70 metro behar izan zituen. Azkeneko jardunaldia uztailaren 19an jokatuko da Aiako probalekuan.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
