J.L.
Aizkora

Gazteen zerrenda gero eta handiagoa da Binakako saio erabakigarrian

Bihar 12.00etan jokatuko da Iruñeko Foruen Enparantzan, Nafarroako Binakako finala, eta aizkolari gazteen zerrenda gero eta handiagoa da. Nazabal eta Saralegi, Rekondo eta Erasun eta Donato Larretxea eta Lopez neurtuko dira. Bikote bakoitzak sei kana-erdiko eta sei 60 ontzako erdibitu beharko ditu.

Bihar mutilen gurdi-altxatzeko finala ere jokatuko da, eta Urrutia, Zugarrondo eta Callaghan neurtuko dira herrialdeko txapela lortzeko asmoarekin.

Aurrez, gaur, eta beste hiru finalekin batera, Iker Vicentek ere erakustaldia emango du, eta horretarako sei 60 ontzako erdibitu nahi ditu Otsagabiko aizkolari gazteak.

Bestetik, ostegunean jokatu zen Nafarroako Hirugarren Mailako aizkolarien kanporaketa. Bakoitzak bi kana-erdiko ebaki behar izan zituen. Kañamares IV.ak irabazi zuen. 4 minutu eta 25 segundo behar izan zituen bere lanak bukatzeko. Berarekin batera, Indakoetxea, Etxeberria II.a, Mielanjel Etxeberria eta Telletxea ere sailkatu ziren.