Gipuzkoako finalean bezalaxe, Izeta III.ak berriro ere mendean hartu du Ostolatza
580koa bakarrik falta da aurtengo Euskal Herriko Txapelketa amaitzeko, eta hor jadanik jokatu da lehen jardunaldia ere, eta oraingoan Erandioko Goiherri A izan da garaipena lortu duen taldea.
Alegian jokatu zen aipaturiko mailako lehen jardunaldia, eta Erandiokoak izan ziren onenak. Gainerako hiru pisuetan Gaztedik lortu du txapela, eta azkenekoan, behintzat, berdeak abantailarekin hasi dira, nahiz eta bi jardunaldi geratzen diren dena amaitzeko.
Gaztedi A taldeak lortu zuen bigarren postua, eta orain beste bi jardunaldi izango ditu gauzak aldatzeko. Gaztediren bigarren taldeak ere lan bikaina egin zuen, eta hirugarren postuan bukatu zuen.
Mutrikuk lortu zuen laugarren postua, eta podiumean sartu nahi badu, geratzen diren bi saioetan gogotik egin beharko du lan. Gaztedi C, Goiherri B eta Getxo izan ziren sailkapeneko azken hiru postuetan amaitu zutenak.
Bigarren jardunaldia datorren larunbatean jokatuko da 17.30ean Deban, Alamedako kioskoaren ondoan dagoen belardian. Han sailkapena ere finkatzen has daiteke, baina orain arteko saioetan bezalaxe, ez da emoziorik faltako.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
