Finalerako bidea Aiako Andatza auzoan hasiko da
Esnaola, Garaialde, Merkader, Pardo, Lizaso, Kanflanka, Gabirondo II.a eta Irazustabarrena neurtuko dira.

Euskal Herriko segalarien kanporaketa jokatuko da gaur 11.30ean Aian, Andatza auzoko Aristerrazu jatetxeko belardian. Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren zortzi segalariak izango dira lanean gaur eguerdian, eta kanporaketa hura jokatu zen leku berean izango da gaurko saioa ere.
Segalariak bi multzotan banatuta arituko dira, eta bakoitzak ordu erdia izango du lanerako. Multzo bakoitzeko aurreneko bi sailkatuek lortuko dute finala jokatzeko txartela. A multzoan, Esnaola, Merkader, Garaialde eta Pardo neurtuko dira, eta B multzoan, berriz, Lizaso, Gabirondo II.a, Kanflanka eta Irazustabarrena.
Garbi dago A multzoan Esnaola dela irabazteko faborito nagusia, eta zerbait arraroa gertatzen ez baldin bada, Legorretakoak azkeneko saioan izan behar du. Bigarren posturako borroka askoz ere estuagoa iragartzen da. Merkaderrek Gipuzkoako finala jokatzea lortu zuen, baina finalerdietan borroka handia izan zuen. Garaialdek eta Pardok ere izan ditzakete aukerak, baina bigarren postu horretarako lehia handia espero da.
Bigarren multzorako ere gauza bera esan daiteke. Zerbait arraroa gertatu ezean, Lizasok ez luke finalean sartzeko inongo arazorik izan behar. Beste posturako gauzak estuago agertzen dira. Gipuzkoakoan Kanflanka sartu zen, eta gaur ere txartela lortzeko faboritoa izango da, baina lan asko egin beharko du Gabirondo II.a mendean hartzeko. Badirudi bi hauen artean egon daitekeela bigarren txartel hori, zailagoa ikusten baita Irazustabarrena sailkatzea, aurten bertan hasi baita segan, eta aurrean eskarmentu gehiago duten segalariak izango ditu. Bestalde, zenbait zalantza sortu dira Gabirondo dela-eta. Askok Gazteluko segalari beteranoa lanean ikusiko dutela uste izan dute, baina ez da horrela. Gazteluarra han izango da, baina segalariei laguntzen, ez segan aritzeko. Gaur ikusiko den eta Gipuzkoako Txapelketan ikusi zen Gabirondo, Joxeren iloba da.
Finalak ere jadanik badauka lekua, izan ere, gaur sailkatzea lortzen duten lau segalariak abuztuaren 10ean neurtuko dira Leitzan, hantxe erabakiko baita txapel preziatua.
Emakumezkoen betiko erako finalak ere jadanik badauka lekua eta eguna, abuztuaren 24an jokatuko baita Aian, eta bi neska bakarrik lehiatuko dira aurtengo txapela lortzeko asmoarekin. Apusturik ez bada, orduan amaituko da aurtengo denboraldia.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
