Irudimenaren askatasuna
Udako oporrak amaitu ostean eta eskolara itzuliz, oporretarako kontuak ziren nagusi. Gaztela eta Extremadura aldetik, batez ere, itzulitako ikaskideek hamaika istorio zituzten kontatzekoak. Sekulako bidaia luzea; askotan egun bete pasa trenez, autobusez, baita gurdiz ere egindako bidaian «al pueblo» heltzeko. Han, urrutiko beste hamaika lekutatik heldutakoekin elkartzen ziren, bakoitza bere kontuekin. Gau beroak, lursail amaiezinak, itsasotik urruti! Eta baginen gutxi batzuk «al pueblo» joan beharrean «en el pueblo» gelditzen ginenak. Gure bidaiak Donostiarako edo Hondarribirako autobusean edo Topon egiten genituen, hondartzara. Batzuetan oinez osaba-izebaren baserrira, Lezora, edo aitonaren etxera, Gaztainora, herrian bertan. Edo San Juanera, edo Oiartzungo Karrika auzoko errekara. Auzoa erdi hutsik gelditzen baitzen. Eta irailean imajinatu egiten genituen ikaskide edo auzokide haiek egindako bidaia luze haiek, «nora demontre joan dira hainbeste ordu eginda bidaian?». «El pueblo» oso urrutiko leku imajinario bat bihurtzen zen guretzat, non dena zer ezberdin, eta dena zen posible.
Haurrak berezko imajinario bat sortzen du bere inguruko harremanetatik eta bizipenetatik. Mundu hori ulertzea kontalariaren lana ere bada. Zerk harritzen du haurra? Nolakoak dira bere bidaia irudikatuak? Munduaren dimentsioa nolakoa da haurraren ikuspegitik? Horrek guztiak nolako eragina izango du adinean aurrera eginda?
Badira, ordea, haurrak imajinario ukatua, lehertua dutenak. Gazako haur sarraskituen eskolan istorioek baino, bonbek egiten dute eztanda. Baina, beharbada, ez dute galdu beren herria, non hondartzan jolasten diren libre, imajinatzeko ahalmena.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
