Merenderoak: Otsondo gaina

Elizondotik Iparralderako bidean dago Otsondo mendatea. Goialdera iristean -Elizondo eta Dantxarinea erdialdea-, Otsondo gaina deituriko merenderoa dago.
Atsedenlekuan bazkari nahiz egonaldietarako zelai ederrak, bankuak, erretokiak, mahaiak eta komunak daude, bai eta eguraldia okertzen denean bertan babesteko txabola handi bat. Gainera, bertaratzen direnek Larrun mendiaren eta Lapurdiren ikuspegi apartaz gozatzeko aukera izango du.
Egun pasa egin nahi dutenentzat toki paregabea izateaz gain, bertan beste hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen du; esaterako, Alkurrun ibilbidea egiteko aukera. Bide aproposa da pieza megalitikoak eta bunkerrak ikusteko.
Ibiltze kontuekin jarraituz, Donejakue bidea inguru honetatik igarotzen da. Horrenbestez, ohikoa da bertan zenbait erromesekin topo egitea. Ibiltariez gain, jende ugarik furgoneta hartuta, eguna txoko honetan eman ondoren, bertan igarotzen du gaua.
Elizondotik Iparralderako bidean, Otsondo mendatetik barrena joanda, goialdean aurkituko dugu atsedenlekua.

La respuesta antifascista impide la presencia de Vito Quiles en Bilbo

Hizkuntzen «urrezko aro» galdua topatu du ikerketa batek

Un proceso sin marcha atrás, escisión armada o reincidencias

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»
