Atutxak eta Jauregik iraupen proban erabaki zuten finala
Amaieran 54 segundoko aldea atera zieten Nazabali eta Zubiagari.

Atutxak eta Jauregik irabazi zuten atzo jokatu zen Gasteizko Torneoa. Norgehiagoka Zubiagari eta Nazabali irabazi zieten. Urrezko Aizkoran egindako lan bera egin behar izan zuten.
Iñaki Azurmendi zen Zubiagarekin aritzekoa, baina Arriarangoak ezin izan zen atzo Gasteizen lehiatu, eta Floren Nazabal aritu zen lanean bere ordez. Norgehiagoka oso polita izan zen, eta iraupen proban erabaki zen saioa.
Aurreneko bi lanetan Nazabal eta Zubiaga gailendu ziren, baina hirugarren lanean berdintzea lortu zuten Atutxak eta Jauregik, eta gero azkeneko proban, iraupen proban, eskuratu zuten garaipena.
Lan guztiak burutzeko, Atutxak eta Jauregik 28 minutu eta 50 segundo behar izan zituzten. Nazabalek eta Zubiagak, berriz, 29 minutu eta 44 segundo eman zituzten lan horretan.
Atzo Arabako beste bi txapelketa ere jokatu ziren, eta aurtengo festetako azkeneko bi txapeldunak zeintzuk diren ere jakin ziren; izan ere, gaur ere jaialdia izango den arren, ez da txapelketarik izango. Neskak lasto-altxatzen aritu ziren, eta Lekuonak jantzi zuen saio horretan txapela, guztira 12 jasoaldi lortuta. Bigarren postuan, berriz, Ugarte sailkatu zen 10 jasoaldirekin.
Azkenik, mutilak ingude-altxatzen neurtu ziren, eta Lauzirikak lortu zuen txapela janztea. Guztira 81 altxaldi egin zituen. Bigarren postuan Juan Carlos Lopez sailkatu zen, 75 jasoaldi eginda, eta Francok itxi zuen sailkapena, 66 jasoaldirekin.
Gaur Gasteizko jaietako azkeneko ekitaldia jokatuko da Foruen plazan, 12.00etan hasita, baina gaur erakustaldiak izango dira. Idi proba, zaldi-mando proba, eta giza-proba (bakarkakoa) izango dira ikusgai.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
